XI. Gizazinea, martiaren 23tik apirilaren 4ra Bilbon

Bizkaie! 2021-03-23 08:14   Zinemea

Gaur egungo gai sozialei buruzko hausnarketa bat egitea da asmoa.

Caostica-k atondutako jardunaldiotan gaur egungo gai sozial ezbardinei buruzko hausnarketa bat egitea da asmoa zinemearen eta beste diziplina artistiko batzuen bitartez. Horretarako, programazinoan agertzen diran obren egileak izango dira gure artean, euren ikuspuntua publikoagaz konpartidu eta eztabaidatu ahal izateko. Aukeratutako gatazka eremuetan lan egiten daben gizatalde, ikertzaile eta irakasleei zabaltzen jaken aukerea da hau, besteak beste, euren lanari ikusgaitasuna emoteko eta, aldi berean, gaur egungo Euskadiko arazoak oinarri hartuta euren esperientzia jakinarazoteko. Zinemearen kasuan, hautatutako obren analisi zinematografikoak publikoagaz aztertu eta konpartiduta.

XI. Gizazinemea. Egitaraua

Martiaren 23an, Cineclub FAS. 18:30ean, aurkezpena #Gizazinea 11 + Proiekzioa: Josep (Aurel). Barriketaldia: Aurel + Borja Crespo. Laguntzaileak: Institut Français, Cineclub FAS. Sarrerea 5 €, Ikasle, lanbako eta Institut Français-eko Lagunak 3 €).

Martiaren 31n, Bilborock (Sartzea doban). 19:00etan, proiekzinoa: Encrucijada (Borja Crespo). Barriketaldia: Borja Crespo, Pablo Lara, Aarón Rodríguez eta Belén Atxutegi. Laguntzaileak: Bizkaiko Gurutze Gorria, Mediapro Studio.

Apirilaren 1ean, Bilborock (Sartzea doban). 18:00etan, liburu Aurkezpena: Faros en tinieblas (Ina Robles, Joan Solé). Barriketaldia: Alejandro Salgado, Ana Elena Altuna & M.C. (Ondo Etorri Errefuxiatuak).

19:00etan, proiekzinoa: Barzaj (Alejandro Salgado). Barriketaldia: Alejandro Salgado, Ana Elena Altuna (Ondo Etorri Errefuxiatuak). Laguntzaileak: Séptima Generación, Anti Liburudendea, Ondo Etorri Errefuxiatuak.

Apirilaren 2an, Bilborock (Sartzea doban). 19:00etan, proiekzinoa: Sin señas particulares (Fernanda Valadez). Barriketaldia: Fernanda Valadez, Yunuen Cuenca. Laguntzaileak: Zinemakumeak Gara!

Apirilaren 3an, Bilborock (Sartzea doban). Eguerdiko 12:00etan, proiekzinoa: The rest (Ai Wei Wei). Barriketaldia: Víctor Pozas (Ondo Etorri Errefuxiatuak). Laguntzaileak: Zinebi, Ondo Etorri Errefuxiatuak.

Apirilaren 4an, Sarean (Sartzea doban). 12:00etan, film labur eta bideoklipene proiekzinoak: Abdel Taoudan (Aitor Molina), There Will Be Monsters (Carlota Pereda), Mujer Sin Hijo (Eva Saiz), Quebrantos (Koldo Almandoz & María Elorza), Barbudos (Tucker Dávila Woods, Larry Mankuso), La otra mitad - Pilu Velver (Narciso Velver y Victoria Oliver Farner), Anestesia Digitala - Koban (Larraitz Zuazo). 13:30ean, Gizazinea Sessions: Dj Farsa.

Apirilaren 4an, Bilborock (Sartzea doban). 19:00etan, proiekzinoa: La Mami (Laura Herrero). Barriketaldia: Laura Herrero, Yunuen Cuenca. Laguntzailea: Zinemakumeak Gara!

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu