Zinebi, Zinemearen Europar Akademiaren sarietarako bakarra

Bizkaie! 2021-03-15 10:36   Zinemea

Martiaren 15ean ekingo deutso Zinebik zinemagile, produktore eta banatzaileentzako deialdia.

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdia izango da Europako 24 lehiaketetako bat film labur bat hautatuko dauena Europako Film Laburrik Onenaren 2022ko Sarirako hautagai moduan.

Horrezaz gan, Hollywoodeko Zinemagintzako Arteetako eta Zientzietako Akademiak Oscar sarietarako kalifikatzaile lez onartzen dau Zinebi eta gogoan izan britaniar zinemako BAFTA sarietarako eta espainiar Goya sarietarako jaialdi kalifikatzailea be badala.

Zinebik martiaren 15ean, hasierea emongo deutso 63. edizinoan parte hartzeko deialdiari. Jaialdia 2021eko zemendiaren 12tik 19ra izango da.

Europar Zinemaren Akademiak (EFA-European Film Academy) Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Jaialdia (ZINEBI) hautatu dau Europar Zinemako 2022ko Sarietarako hautagai bat aukeratuko dauen Estaduko jaialdi bakar moduan, Film Laburren Kategorian.

Zinebi Bilboko Udalak antolatzen dau eta sariketa ospetsu horreetarako jaialdi kalifikatzaileen zerrendan dago, besteak beste, Venezia, Berlin, Clermont-Ferrand, Locarno, Rotterdam edo Vila do Conde.

Kontuak kontu, 63. Zinebiko nazinoarteko epaimahaiak europar film laburraren saria emon beharko dau eta Zinebin sari hori irabazten dauenak Europar Film Laburrik Onenaren 2022ko Sarirako hautagaitzea lortuko dau.

Bilboko Udalaren jaialdiak hautatuko dau bere atal ofizialeko parte-hartzaileen artean, 2022ko EFA Sarietarako hautagai izango dan film bat, Europar Film Laburren kategorian.

Horrezaz gan, Hollywoodeko Zinemagintzako Arteetako eta Zientzietako Akademiak Oscar sarietarako kalifikatzaile lez onartzen dau Zinebi eta britaniar zinemako BAFTA sarietarako eta espainiar Goya sarietarako jaialdi kalifikatzailea be bada.

1974tik hasi eta eten barik, Zinebi film laburren eta dokumentalen kategorian munduko A klaseko bost jaialdien artekotzat ezagutu izan dau Zinemagintzako Produktoreen Alkarteen Nazinoarteko Federazinoak (FIAPF); Bilbogaz batera dagoz, bost horreen zerrendan, Tampere (Finlandia), Oberhausen (Alemania), Krakovia (Polonia) eta San Petersburgo (Errusia).

Film laburretarako eta luzeetarako deialdi bakarra

Zinebi, Bilboko Film Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak martiaren 15ean ekingo deutso zinemagile, produktore eta banatzaileentzako deialdia, jaialdiaren 63. edizioan parte hartzeko lanak helarazo deiezan.

Jaialdiak, atal ofizialerako, hau da, Nazinoarteko Film Laburren Jaialdiaren atal ofizialerako, gehienez be 30 minutuko iraupeneko film laburrak, fikzinoko filmak, animazino filmak eta film dokumentalak onartzen ditu, betibe 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera produzidutakoak badira. Bestalde, ZIFF-ZINEBI First Film Nazinoarteko Lehiaketearen atal ofizialerako, opera prima diran film luzeak onartzen ditu, 60 minutu baino gehiagokoak, Estaduan estreinau ez diranak eta 2021ean zehar produzidutakoak.

Izena emotea film laburren produktoreek edo legezko ordezkariek egin behar dabe, Festhome plataformearen bidez, garagarrilaren 25a baino lehen. Epea irailaren 12an amaituko da ZIFF-ZINEBI First Film Nazinoarteko Lehian parte hartu nahi daben film luzeentzat.

Sariak

Film Laburren Nazinoarteko Lehiaketearen atal ofizialean parte hartu nahi daben film laburrek honako sari honeek irabazi leikiez:

- Zinebiko Sari Nagusia (7.000 euro).

- Euskal Film Labur Onenaren Sari Nagusia (6.000 euro).

- Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia (6.000 euro).

- Fikzinoko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro).

- Animazinoko Film Labur Onenaren Mikeldia (5.000 euro).

- Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia (5.000 euro).

- Publikoaren EITB Saria (3.000 euro).

- SGAE-Euskadiko Kontseilua Fundazinoaren Saria Euskal Gidoirik Onenarentzat (3.000 euro).

2020an, Zinebi jaialdiak 3.525 film labur jaso zituen, 101 herrialdetatik eta horreen artean 60 izan ziran hautatuak.

ZIFF-ZINEBI First Film Nazinoarteko Lehiaketea Atal Ofizialean parte hartuko daben opera prima film luzeek ZIFF Sari Nagusia (12.000 euro) edota Gazte Epaimahaiaren Saria (2.000 euro) irabazi leikiez.

Udala da Zinebi jaialdiaren antolatzailea; baina, horrezaz gan, laguntzaile sare handi bat dago erakunde publiko etapribatuen artean, besteak beste, Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko Foru Aldundia, Kultura Ministerioa Zinemagintza eta Ikus-entzunezko Arteen ICAA Institutuaren bitartez, EITB, Zineuskadi, Europa Creativa Media Desk Euskadi, Euskal Produktoreen Alkartea (EPE-APV), SGAE- Euskadiko Kontseilua Fundazioa, EHU, Euskal Gidoilarien Elkartea, FAS Zinekluba, UNICEF, Bilboko Guggenheim Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Azkuna Zentroa-Alondiga Bilbao, Golem-Alhondiga Zinemak eta Campos Elíseos Antzokia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu