‘Kranston ikastetxea: munstroen eskola’ gaur helduko da EAEko zinema-aretoetara
2021-03-12 08:06 ZinemeaZinema Euskeraz programearen barruan dator.
Zinema Euskeraz programeak bultzatutako Kranston ikastetxea: munstroen eskola filma estreinauko dabe gaur, hilak 12, euskaraz, EAEko zortzi zinema-aretotan. Leopoldo Aguilar zinemagileak zuzendutako umeentzako animazinoko pelikula estadubatuarra da.
Aitatu programearen barruan 2021ean estreinauko dan bigarren filma da, Elfkinak pelikulearen ondoren eta, beraz, Zineuskadik jarraipena emongo deutso euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoari COVID-19aren krisiari aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ume eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketea bultzatu eta euskerea sustatzen dau zinemagintzan. Aurten, Zinema Euskeraz programeak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko helburua dau, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.
Hurrengo zinema-aretoetan ikusi ahal izango da filma: Antiguo Barri Zinema (Donostia), Zugaza (Durango), Getxo, Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Golem Alondiga (Bilbo), Usurbe (Beasain) eta Modelo Antzokia (Zarautz).
Era berean, datozen hileotan publiko zabalari zuzendutako hainbat film izango ditugu ikusgai eta, horreen artean, dagoeneko aurreratu daiteke hurrengo filmak Tom eta Jerry (martiak 26) eta Sablehortz kapitaina (apirilak 30) izango dirala.
Sinopsia
Ikasle buruargi bat jenioentzako eskola batera aldatu dabe eta han, ezustean beste dimensino bateko munstroen atari bat zabaldu dau: sorpresaz betetako mundu bat edegiko jako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!