XVIII. Laburbira: herrietan film laburren proiekzinoak atontzeko deialdia zabalik
2021-03-11 13:44 ZinemeaMartiaren 18ra arte zabalik dago XVIII. Laburbiran proiekzinoak atontzeko epea.
XVIII. Laburbireak, euskerazko film laburren zirkuituak, 2019-2020 tarteko lan interesgarrienak Euskal Herriko hainbat aretoetara eroango ditu. Edozein euskera edo kultur alkarte edo udalek euren herrian ikus-entzunezko zirkuitu hau atondu gura izan ezkero, deialdia zabalik dago martiaren 18ra arte, Laburbirako webgunearen bitartez. XVIII. Laburbira apirilaren 26tik maiatzaren 30era izango da.
Eskaerak
Euskerazko sortzaileen lana ezagutarazoteko eta ikusleak lanotaz gozetako helburuari eutsiz sortutako egitasmo hau edozein herritan atondu daiteke eta webgunean zehaztu daiteke zein egunetan eta non atondu gura daben proiekzinoa. Horrezaz gan, zuzendariakaz barriketaldiak be bideratu daitekez, berbarako, grabaketa esperientziak publikoagaz konpartiduteko asmoagaz.
Film laburrak
Aurten 10 lan baino gehiago aurkeztu badira be, zortzi lan aukeratu dira gaia, kalidadea, lurraldetasuna eta genero parekidetasuna kontuan izanik. Emoitzea, emozinoz eta sensazinoz betetako 72 minutuko proiekzinoa da, genero ugari tartean dirala, edozeinentzako.
Edizino honetako lan asko jaialdi ezbardinetan estreinautakoak dira eta zenbait kasutan saridunak be izan dira. Aukeratutako lanen artean, besteak beste, Aterpean ateri (Mendifilm Festival jaialdian estreinautakoa), Nigandik, Zinebi jaialdian aurkeztutakoa, Huhezinema euskal film laburren jaialdiko publikoaren saria irabazi ebana, Babarrun txapelketa eta 15. Kameratoia irabazi eban Agur film laburra.
Kontuak kontu, XVIII. Laburbirako 8 lanak ezagutu hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!