Huhezinemako Sail Ofizialeko hamar filmak aukeratu ditue

Bizkaie! 2021-03-09 08:56   Zinemea

MU Ikasleen Sailean beste hamaika lan lehiatuko dira.

Euskal Film Laburren Jaialdiak, Huhezinemak, 14. edizinoa beteko dau aurten. Lanak aurkezteko epea amaituta, antolatzaileek Sail Ofizialean parte hartuko daben hamar pelikulak aukeratu ditue, sari nagusia irabazteko lehiatuko diranak hain zuzen. 

Huhezinemako bultzatzaileak pozik dagoz zinemagileek emondako erantzunagaz. 73 film labur jaso ditue, eta maila altua egon dala dinoe. Mila esker parte-hartzaile guztioi, ederra izan baita zuen filmez gozetea! Eta zorionak hautatuak izan zarienoi!. Azkenean, hamar aukeratu behar izan ditue, ezinbestean.

Sail Ofizialeko pelikulen izenburuak honeek dira: Gorria; La Cirila; Hemen. Gaur. Berriz; Lamia; La Noche del Cocodrilo; Before I Die; Dar-dar; Datsegit; Barbudos; eta Maite.

Beste alde batetik, MU Ikasleen Sailak be baditu finalistak. Hamaika aukeratu ditue: Harria; Vale ya, Nora; Amaiur, Azken Arranoaren Hegaldia; Ilunabarrean Esan; Puntuak; Eskuminak; Ilunean Argia; Deia; 12 minutos; Lau Egun; eta Hamar urtez.

Huhezinema martiaren 16tik eta 18ra egingo dabe, Aretxabaletako Arkupe aretoan. Aurten hibridoa izango da, hau da, ekitaldi batzuk presentzialak izango dira, eta beste batzuk, online. Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea da antolatzailea, inguruko beste eragile batzuen laguntzinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu