'Eki Fundazinoak emondako instalazino fotovoltaiko bi montetan gabiz'
2021-03-05 07:45 KirolaSOS Himalayari esker gagoz hemen.
Seduwan besoak zabalik hartu gaitue! Oso umilak dira baina eskuzabalak eta atseginak. Cheppal, Gelum, Mingma eta ni neu Eki Fundazinoak emondako instalazino fotovoltaiko bi montetan etorri gara herriko ospitalera, baita eskolako umeei bonbilak ekartera be. Horreei esker eguzkia sartzen danean argia izango dabe etxean. SOS Himalayari esker gagoz hemen, izan be, ospitaleko eta eskolako eguneroko lanean eta kudeaketan laguntzen dabe, baita MailBoxes-i esker, nazinoarteko logistikea koordinau dabelako. Eskerrik asko gure espedizinoetan bertokoei laguntzinoa eskaintzen ixten deuskuzuen danei. Gainera, energia barriztagarrien alde gabiz eta beren beregi eskerrak emoten deutsadaz Elena eta Mingmari, Seduwako proiektu hau koordinau eta posible egin dabelako.
Bien bitartean, etxera bueltarako abentureari jagokonez, Alex Txikonek adierazo dauenez, Cheppal, Gelum eta neuk materiala batu eta atondu eta Makalu eskualderantz abiatu gara. Erronka personala zan niretzat eta 12 ordu egin doguz kamino oso txarretatik baina holako lekuetan ibilteak merezi du izan dau. Khandbarira heldu eta bertan Mingmagaz batu gara. Ondoren, barriro martxan jarri eta 2,5 ordu behar izan ditugu Seduwara heltzeko, Num-etik pasau ostean. Oso berezia da espedizino honen amaierea baina gogotsu gagoz etxera heltzeko eta zuokaz danakaz batzeko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!