Lopez Arnaizek, Iruretak eta Mauleonek irabazi ditue Feroz Sariak

Bizkaie! 2021-03-04 07:50   Zinemea

Ohorezko Feroz Saria Victoria Abrilek irabazi dau.

Patricia Lopez Arnaiz gasteiztarrak jaso dau aktore onenaren saria Feroz Sarietan, Ane pelikulan egindako lanagaitik. Ez ahaztu, orain aste batzuk Forque Saria irabazi ebala Ane filmak.

Sari banaketea Madrilgo Coliseum antzokian.

Era berean, telesailen kategorian, Elena Irureta eta Ane Gabarain saritu ditue Patria filman egindako lanagaitik.

Loreto Mauleonek, barriz, bigarren aktore onenarena eroan dau etxera.

Horrezaz gan, Koldo Uriarte eta Bingen Mendizabal saritu dituzte, Juanma Bajo Ulloaren Baby bildurrezko drameari musika original onenaren saria emonda. Maite Arroitajauregi (Mursego), Aranzazu Calleja (Akelarre).

Iker Ganuza eta Koldo Zuazuaren Akelarre, pelikula dramatiko onena eta Amaia Aberasturi, emakume aktore onena izentau ditue. Era berean, Natalia Montesen Akelarre filmaren kartelari Feroz FlixOlé saria emon deutse.

Azken buruan, Ohorezko Feroz Saria Victoria Abrilek irabazi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu