Lekeitio, Zinegoak Jaialdiaren egoitza ofiziala

Bizkaie! 2021-03-01 09:34   Zinemea

Martiak 6, Ikusgarrin, 19:00etan: Cassio Pereira dos Santosen Valentina (2020), filmaren Espainia mailako estreinaldia.

2020ko Euskal Zine Bilerearen barruan, Pantaila Edegia egitasmoa ipini zan martxan, inguruan egiten diran ikus-entzunezko ekitaldiei lehio bat zabaltzeko asmoz. Zinegoak, Bilbon egiten dan nazinoarteko gay-lesbo-trans festibalak, euskerazko film laburren aukeraketa bat eskaini eban eta alkarlan horren emoitzak ez ziran horretan geratu, izan be, 2021eko Zinegoak festiblaren barruan Lekeitio egoitza ofiziala bilakatu da eta martiaren 6, 7 eta 8an, Bilboko aretoetan jazotakoa Lekeitioko Ikusgarri Zinematik be jarraitu ahal izango da momentu berean:

Martiak 6, Ikusgarri Zineman, 19:00etan: Valentina (2020) + Cassio Pereira dos Santos, Espainia mailako estreinaldia. Egileagaz aurkezpena eta barriketea zuzenean Brasiletik, Bilboko Golem eta Lekeitioko Ikusgarri aretoak bideokonferentzia bitartez konektauta.

Martiak 7, Ikusgarri aretoan, 18:00etan, Euskal Begiradak zikloa. Eguna iluntzen danean // Les Saints de Kiko-Kiko’s saints // Red bay // Meritum // Hemen. Gaur. Barriz.

Amaieran barriketea egingo da egileakaz, Golem aretoagaz konexinoan, Aitor Gametxo zinemagile lekeitiarragaz batera.

Martiak 8, Ikusgarri aretoan, 18:00etan, Emakume Zuzendariak zikloa. Leo y Alex en pleno siglo 21 // Rien de beau ici - Nothing to see here // 11:40 // All I need is a ball // Deine schöne gestalt - Beautiful you // Camille et moi.

Amaieran egileen parte hartzea egondo da bideokonferentzia bitartez.

*Ordutegi aldaketea egon daiteke martiaren 8ko manifestazinoak dirala eta.

Lekeitioko Zinemazaleen Alkarteagaz lankidetzan atondutako jarduerak.

Sarrerak 3 euroan salgai, aurretiaz Kultur Etxean eta Ikusgarri zinema-aretoko leihatilan egunean bertan.

Kontuak kontu, 2021eko Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen XVIII. Nazinoarteko Jaialdia gaur, martiak 1, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Arriaga Antzokian hasi eta 14an amaituko da.

Informazino gehiago eta Zinegoak Jaialdiaren egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu