Agur ManasluEki!!!

Bizkaie! 2021-03-01 07:50   Kirola

Eutsi goiari Alex eta konpainia!!!

ManasluEki espedizinoa amaitu da. Pena handia emoten deusku tontorra ez dogulako zapaldu baina oso gustora gagoz egindako lanagaz eta izan dogun bizikidetzeagaz. Eskerrik asko nire talde guztiari, zuek barik ezinezkoa izango zan eta zuoi guztioi bardin emon deuskuzuen babesagaitik adierazo dau Alex Txikonek.

Bertan egoteko baimena zezeilaren 28an amaitu jaken eta eguraldiak lagunduko ez ebala jaubetuta, Alex Txikonek eta ganerako espedizinokideek agur esan behar izan deutse Manasluri. Arazoak eta gorabeherak bata bestearen ganean etorri jakez, haize bolada eta edurteak ez dabe lagundu, bidean topautako arrakala eta bidea aldatu behar izatea, gerrira arteko edurteak eta enparauak nahikoa izan dira ahalegin guztiak zapuzteko.

Halan da be, Manasku Eki espedizinoak egindako ahalegina eta lana txapela kentzeko modukoak izan dira, zuhur jokatu eta atzera egitea erabagirik zentzuzkoena izan da. Manaslu ez da mobiduko, han egongo da. Trankil egon ze tontorra zapaltzea ez da beti helburua izaten zentzunezko erabagiak hartzea baino. Orain etorri etxera, deskantsau eta amesak etorriko dira bueltan. Eutsi goiari Alex eta konpainia!!!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu