Haymar Manzisidor zarauztarraren kartelak iragarriko dau 2021eko Huhezinema Jaialdia

Bizkaie! 2021-02-26 10:43   Zinemea

14. Huhezinema, martiaren 16tik 18ra izango da.

Haymar Manzisidor zarauztarraren kartela | Ikusi handiago | Argazki originala

Kartel lehiaketea hilebete bitan zabalik egon eta gero, danetara, 23 kartel jaso ditue: Antolatzaileok hainbat buruhauste izan ditugu kartela aukeratzerako orduan, baina azkenean Haymar Manzisidorren proposamena nagusitu da. Kartel hau aukeratzeko orduan hainbat erispide kontuan hartu ditugu: sormena, egitea edo gauzatzea eta originaltasuna. Irabazlea jaialdiaren arpegia izateaz gain, 200€ jasoko ditu.

Horrezaz gain, aipamen berezi bat egitea erabagi dabe Eider Díaz de Argandoñari inoiz aurkeztu dan egile gazteena dalako (13 urte) eta kartel txukuna egin dauelako:



Azkenik, kartela bialdu daben guztiei eskerrak eman gura deutseegu, eurengaitik ez balitz Huhezinemeak ez leukelako irudirik izango.

Zezeilaren 16an amaitu zan filmak aurkezteko epea. Pandemiaren ondorioz murrizketa asko egin dituen arren, ohorez esan geinke film laburren produkzinoa ez dala horreetako bat izan. Jaialdiak upealako erantzuna izan du: 82 labur jaso ditue eta fikzinokoak nagusi izan badira be, horreetatik hamalau dokumentalak dira eta 22 dira emakumezko zuzendariak.

Huhezinemako programazio taldea hasi da film guztiak baloretan eta martiaren hasieran argitaratuko ditue aukeratutakoak. Bien bitartean, euskal zinemazaleak harro egon daitekez kulturearen sustapenaz, Huhezinemak martxan jarraitu dauelako eta holan egingo dauelako egoera gogorrenen aurrean, kultureak inoiz baino bultzada handiagoa behar dauenean, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu