Simone Moro etxera, Alex Txikon tontorrera begira
2021-02-23 08:00 KirolaSuberte handia da holako leku eder baten aurrean egotea, handitasun honek gogorarazoten deuskulako ze txikiak garen...
Simone Moro: Amaitu da niretzat Manaslurako espedizinoa; hiru bider ahalegindu naz Manaslu neguan igoten (2015, 2019 eta 2021ean) eta hirugarren honetan be eguraldiak ez deusku aukerarik emon. Neure muga eta gaitasunak urriagoak dira mendiarenak baino eta hori onartzeal salbau nau, burua beti bihotzaren aurretik.
Manaslurako lagunak ez dodaz sekula ahaztuko, beti prest egon dira edozertarako, askatasun osoa izan dot igoerea interpretetako eta hori guztia autortu eta eskertu gura deutset Alex Txikoni eta talde osoari. Sekula ez dogu gorabeherarik izan, bakotxak bere jarrerea erakutsi eta errespetua izan da nagusi, betirako laguna da Alex.
Urte hasiera baltza izan da aurtengoa, lagunak joan jakuz eta guk geuk be makinatxu bat arazo izan doguz, arrakalak, bidea aldatu behar izatea, eguraldi txarra. Zoritxarrez, bidea barria prest geunkanean, edurtzak eta upealako hotzak etorri jakuzan, benetako negua. Haizeak goietatik erdialdera eroan eban edurra eta gerrira artekoan aurrera egitea sano gatxa egin jaku.
Kontuak kontu, negua martiaren 20an amaituko da baina Alex Txikonen espedizinoak zezeilaren 28ra arteko baimena dauka Manasluren tontorra zapaltzeko. Baimen hori luzatzeko aukerea badago, antza, baina gauzea ez dago erraz.l Halan da be, nire energia eta indar guztia bialtzen deutset Alex, Inaki, Eneko, Anna, Aitor, Phelipe eta gainerakoei, bete-betean animauko ditut.
Besarkada beroa eta egon ardura barik, bueltan etorriko gara, amesak ugari ditugu eta horreek bete daitezan ekin egin behar da.
Bien bitartean, Alex Txikon eta gainerako espedizinokideak Behek Kanpalkeuan dagoz eguraldiari begira, deskantsetan eta burua eta gorputza entrenetan, topera! Lasai gagozan momentuotan be Himalaya benetan zer dan sentiduten dogu. Suberte handia da holako leku eder baten aurrean egotea eta handitasun honek gogorarazoten deuskulako ze txikiak garen...
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!