'Aingeruaren pribilegioak', Dolores Redondok idatzitako lehen nobelea euskeraz
2021-02-16 11:02 KultureaItzultzailea Danele Sarriugarte izan da.
Milaka kontu aitatu deutsuedaz nire eleberrietan, eta beste miloek geratzen jataz oraindino aitatzeko; halan da be, heriotzeagaz baketu behar izan neban beste ezegaz baino lehen eta horixe egin neban eleberri honetan, idatzi neban lehenengoan.
Aingeruaren pribilegioak izenburua Henry Miller-en liburu batetik hartua da (Tropic of Capricorn) eta purutasuna, aingeruak eta hareen egiazko gaitasunak jorratzen dira. Badago formula bat, lohikeriaz libretako balio dauena eta horretarako gakoa ez da purua izatea, hegan egiten ikastea baino.
Aingeruaren pribilegioak da idatzi neban lehenengo eleberria, 2009an argitaratutakoa, edizio txiki batean, edo ez zan hain txikia, sarritan agertu jatazalako irakurleak ale bat eskuan ebela, sinatzeko eskatuz eta beste askok esan deustie irakurri nahi ebela. Orain poza emoten deust liburua barriro zuenganatzea.
Nire eleberri guztietan dago geruza bat ipar haize, euri eta hezetasun, nire sustraietatik zuzen datorrena, jaio eta hazi nintzan lekutik, nire inguruan egoan familia-eredu matriarkaletik, gogor lan egitearen kulturatik, pobreen ohoretik eta heriotzatik.
Aingeruaren pribilegioak doluari buruzko eleberri bat da, galera konponezin baten ostean bizi izaten dan prozesuari buruzkoa.
1969an, Donostian jaio zan eta Zintruenigon bizi da. Zuzenbide eta Sukaldaritza-ikasketak egin zituan eta kontaera laburren eta umeentzako ipuinen bidez ekin eutson literatura-ibilbideari. 2013an argitaratu eban Baztango trilogiaren lehen liburua, Zaindari ikusezina eta ikaragarrizko erantzuna izan eban gaztelaniaz eta euskeraz. Bertan oinarrituta egin zan izen bereko film arrakasta handikoa be. Trilogiaren hurrengo liburuak dira: Hezurren ondarea eta Eskaintza ekaitzari.
2016an, Planeta saria irabazi eban Hori guztia emango dizut eleberriarengaitik, Ereinen argitaratua 2017an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!