32 film izango dira Punto de Vista 2021 edizinoaren Sail Ofizialean
2021-02-16 10:16 ZinemeaMarina Lameiroren Dardara filmaren estreinaldia martiaren 15ean izango da.
2021eko martiaren 15etik 20ra egingo dan Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazinoarteko Jaialdiaren aurtengo Sail Ofizialak 10 programa izango ditu, besteak beste, egunerokotasunaren eta etxekotasunaren behaketea, paisajea eta psikogeografiak, historiari buruzko gogoetak, genero indarkeria eta musika esperimentaleko emakume konpositoreak. Gainera, argazki eta dokumentu artxiboak erabilteagaitik nabarmendutako pelikulak be proiektauko dira. Nuria Cubas, María Palacios, Matías Piñeiro, Miguel Zozaya eta Garbiñe Ortega arduratu dira Sail Ofizialaren programazinoaz.
900 film baino gehiago jaso dira, hainbat herrialdetakoak, besteak beste, Nigeria, India, Japonia, AEB, Erresuma Batua, Espainia, Belgika eta Mexiko. Danak bat datoz jaialdiaren espirituagaz, hau da, errealidadea atzemotea ikuspuntu independente eta beharrezko batetik.
Punto de Vistaren 2021eko edizinora, aurreko edizinoetan izan diran hainbat zinemagile bueltauko dira: Ana Vaz (Apiyemiyekî? lanagaz Punto de Vistak azken edizinoan film onenari Sari Nagusia irabazi ebana), Morgan Quaintance (Early years, 2020), Eva Giolo (A Tongue Called Mother, 2020), Jorge Moneo (Orbainak, 2019), Ute Aurand (Lisa, 2019), igazko argitalpenaren protagonistetako bat be izan zana (Meditaciones sobre el presente. Ute Aurand, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz eta Renate Sami), Mike Hoolboom (We Make Couples lanagaz 2017an Sail Ofizialerako hautatua izan zana), edo Miranda Pennel (The Host filmagaz Punto de Vistak 2017ko edizinoan film onenari Sari Nagusia irabazi ebana).
Punto de Vista 2021. Jaso diran 900dik gora filmen artetik, 6 film luze eta 26 film labur aukeratu dira:
1. ( ( ( ( ( /*\ ) ) ) ) ), Charles Fairbanks eta Saúl Kak (Mexiko, 18’).
2. Amaryllis, Jayne Parker (Erresuma Batua, 7’). Estreinaldia Espainian.
3. Bicentenario, Pablo Álvarez Mesa (Kolonbia / Kanada, 43’). Estreinaldia Espainian.
4. Big Happiness, Da Hee Kim (Jodie Miller) eta Matthew Koshmrl (AEB/Korea, 14’). Estreinaldia Espainian.
5. Cardon Cardinal, Patricia Esquivias (Espainia, 38'). Munduko estreinaldia.
6. Dardara, Marina Lameiro (Espainia, 98’). Munduko estreinaldia. (Lehiatik kanpo).
7. Earth in the Mouth, Ewelina Rosinska (Alemania, 20’). Estreinaldia Espainian.
8. Ekphrasis, Riccardo Giacconi (Italia/Austria, 18’). Estreinaldia Espainian.
9. Every Rupture, Sasha Litvintseva (Erresuma Batua, 13’). Estreinaldia Espainian.
10. Excerpts I [Though I now depart...], Jorge Suárez-Quiñones Rivas (Espainia, 17’). Munduko estreinaldia.
11. Flowers blooming in our throats, Eva Giolo (Belgika/Italia, 9’). Estreinaldia Espainian.
12. Glimpses from a visit to Orkney in Summer 1995, Ute Aurand (Alemania, 4’). Estreinaldia Espainian.
13. Hacer una diagonal con la música, Aura Satz (Erresuma Batua /Argentina, 10’).
14. In Ictu Oculi (begiak hesteko artean), Jorge Moneo Quintana (Espainia, 15’). Estreinaldia Espainian.
15. Judy versus capitalism, Mike Hoolboom (Kanada, 63’). Estreinaldia Espainian.
16. La Tramuntana, Alexander Cabeza Trigg (España, 8’). Munduko estreinaldia.
17. Labor of Love, Sylvia Schedelbauer (Alemania, 11’). Estreinaldia Espainian.
18. Letter From Your Far-off Country, Suneil Sanzgiri (AEB/India, 17’). Estreinaldia Espainian.
19. Liberty: An Ephemeral Statute, Rebecca Jane Arthur (Belgika/Erresuma Batua/AEB, 37’). Estreinaldia Espainian.
20. Luces del desierto, Felix Blume (Frantzia/Mexiko, 29’). Estreinaldia Espainian.
21. Obatala Film, Sebastian Wiedemann (Nigeria/Brasil/Kolonbia, 7’). Estreinaldia Espainian.
22. Paralelo 28, Santiago Bonilla (Mexiko/Frantzia, 24’). Estreinaldia Espainian.
23. PSEUDOSPHYNX, Ana Vaz (Brasil, 8’). Estreinaldia Espainian.
24. Signal 8, Simon Liu (Hong Kong, 15’).
25. Sisters with Transistors, Lisa Rovner (Erresuma Batua, 86’).
26. Strange Object, Miranda Pennell (Erresuma Batua, 15’). Estreinaldia Espainian.
27. Surviving you, Always, Morgan Quaintance (Erresuma Batua, 18’). Estreinaldia Espainian.
28. The American Sector, Courtney Stephens eta Pacho Velez (AEB, 70’). Estreinaldia Espainian.
29. The Works and the Days, C.W. Winter eta Anders Edström (AEB, Suedia/Japonia/ Erresuma Batua, 480’).
30. This Day Won't Last, Mouaad el Salem (Tunisia/Belgika, 35’).
31. This means more, Nicolas Gourault (Frantzia, 22’). Estreinaldia Espainian.
32. Trampa de luz, Pablo Marín (Argentina, 9’). Munduko estreinaldia.
Dardara
Marina Lameiroren Dardara filmaren estreinaldia martiaren 15ean izango da, Punto de Vista Jaialdiaren inaugurazinoan. Zinema-aretoetan, barriz, zezeilaren 19an ikusi ahal izango da.
Sariak
- Punto de Vista Sari Nagusia film onenari, 10.000 euroko saria. Epaimahaiak Sail Ofizialeko film onenari emongo deutso saria, haren iraupena eta nazionalidadea gorabehera.
- Jean Vigo Saria zuzendaritza onenari, 5.000 euroko saria. Jean Vigoren ohoretan emoten da eta haren lanaren balio etikoak eta formalak ondoen ordezkatzen dituan Sail Ofizialeko filmak jasoko dau.
- Film Labur Onenaren Saria, 3.000 euroko saria, 35 minutu edo gitxiagoko film onenak jasoko dau saria.
Ondoko sari bereziak be emongo dira:
- Ikusleen Sari Berezia film onenari, 1.650 euroko saria.
- Gazteen Saria film onenari, 1.500 euroko saria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!