'Non Dago Mikel?' lanaren estreinaldia zezeilaren 26an izango da

Bizkaie! 2021-02-15 12:51   Zinemea

Igazko Lauaxeta Saria irabazi eben Amaia Merino eta Miguel Ángel Llamas zuzendariek.

Miguel Ángel Llamas eta Amaia Merino | Ikusi handiago | Argazki originala



Amaia Merinok eta Miguel Ángel Llamas Pituk zuzendutako Non Dago Mikel? dokumental luzea estreinauko dau, Guardia zibilak atxilotu ondoren, 1985eko abenduan hilda agertu zan Mikel Zabalza autobus-gidariaren desagerpenaren kronikea.

Donostiako Zinemaldiaren 68. edizinoko epaimahaiak Euskal Zinemearen Irizar Sariaren aitamen berezia emon eutson filmari, giza eskubideen urraketa bildurgarri eta errepikakorrak jasoten dituan artxiboko irudien bidez egindako lanari esker ona adierazoteko. Gainera, orain gitxi, Bizkaiko Foru Aldundiak memoria historikoa jorratzen daben dokumentu-formatuko lanak saritzen dituan Lauaxeta 2020 saria jaso dau, ikus-entzunezkoen kategorian.

Izar Films-ek eta Ahotsa.info-k produzidutako filmak, sasoiko artxiboko materiala eta hildakoaren familiaren eta kasuagaz zerikusia daben personen testigantzak batzen ditu.

Amaia Merino

1995etik muntatzaile profesionala da eta 25 film luze baino gehiago muntau ditu (horreetako askotan gidoilari-kidea izanik).

Asier ETA Biok film luze dokumentalaren zuzendari, idazle, produkzino-kide eta muntatzaile, film honek 2013ko Donostiako Zinemaldian Irizar saria eta nazinoarteko beste sari batzuk irabazi ondoren, Espainiako, Frantziako eta Ekuadorreko zinema-aretoetan estreinau eben.

Miguel Angel Llamas Pitu

Ikus-entzunezko produkzinoko goi-mailako teknikaria, gaur egun Ahotsa.info egunkari digitalean lan egiten dau. Non Dago Mikel? lehen filma dau zineman.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu