1.600 ikusle Iruñeako Mendi Tourrean eta Gasteizen sarrerak agortu egin dira

Bizkaie! 2021-02-15 07:50   Zinemea

Antolatzaileek Mendi Tour online film eskaintzea atondu dabe.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Jaialdiko mendiko film onenak erakusten dituan Mendi Tour zikloak 1.600 ikusle erakarri ditu Iruñeko Golem Baiona zinema-aretoetara zezeilaren 8tik 11era.

Gasteizen 500dik gora ikusle batuko dira Vital Fundazioa Kulturuneko aretoan hilaren 15-17-18-19an eskainiko diran lau proiekzinoetan. Eguaztenean aurkeztu eben Vital Fundazinoa Mendi Tourraren 9. edizioa eta online salmentea zabaldu orduko agortu dira sarrerak.

Inspirazinoz betetako haize bolada indartsua ekarri dau Mendi Tourrak Euskal Herrira.

Antolatzaileek Mendi Tour online film eskaintzea atondu dabe


Mendi Filmen sarituak izan diran hainbat film edonoiz ikusteko aukereak barrikuntzak dakarz: azken urteetan sari nagusiak irabazitako Dirtbag: The Legend of Fred Becky, Freedom Underload edota Unbranded filmak, neguko K2-ko Ostatnia Gora (The Last Mountain), Cholitas, Manaslu, Bonington: Mountaineer...

Danetara, 17 film ikusi daitekez orain Mendi Filmek sortutako euskerazko eta gaztelaniazko azpitituluakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu