'Beheko Kanpalekuan gagoz'

Bizkaie! 2021-02-15 07:45   Kirola

7.000 metrora heldu gara baina eguraldi txarraren eraginez, beherantz joatea erabagi dogu.

Alex Txikonek jakinarazo dauenez, Makinatxu bat gorabehera bizi ostean, gorantz ginoiazala, kranpoien beharra egon zanean, Iñaki Alvarez konturatu zan bietako bat galdu ebala. Arazo handia. Baina Simone Moro italiarrak bere kranpoiak itxi eutsozan eta Beheko Kanpalekurantz joan zan.

Kontua da ze Beheko Kanpamentuan gagozala orain. haizearen eta edur piloketa handien erginez, beherantz egin behar izan dogu; asko kostata, tarte batzuetan gerrira arteko edurragaz, 7.000 metrora arte heldu gara eta oso pozik gagoz orain arte egindakoaz, Orain deskantsau eta denpora onari begira egongo gara egunotan. Indartsu, gogotsu gagoz eta denporeal laguntzen deuskunean, barriro gorantz joatea da asmoa. Zuoi danoi eskerrik asko hor egotearren, zuon babes-mezuek indartu egiten gaitue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu