'Ezustekorik ezean, Manasluren tontorra domekan zapaltzekotan gara'

Bizkaie! 2021-02-11 08:01   Kirola

Tenji Sherpak eta Vinayak Jaya Mallak, espedizinoa bertan behera itxi dabe.

Alex Txikonek, Cheppalek eta Gelumek atzo urten eben C1era. Beheko Kanpalekutik esan dabenez, heldu dira bertara, dana ondo baina haize bolada gogorrak izan ditue, baita hotz handia be. Denpora asko behar izan dabe, egunotan botatako edurretan bidea barriro edegi behar izan dabelako. 

Kontuak kontu, beti gorantz, kanpalekuetan lo egin eta hurrengo egunean segidutea da asmoa. Ezustekorik ez bada, Manasluko tontorra domekan, hilaren 14an, zapaltzeko asmoa dabe. Simone Morok adierazo dauanez, horixe da aurreikusitako eguna; eta aurreratu dau ez dirala taldean izango Tenji Sherpa eta Vinayak Jaya Malla, espedizinoa bertan behera itxi dabelako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu