Getxoko Musika Eskoleak 23 instrumentu entregau deutsoz Norai Alkarteari
2021-02-08 07:55 Pil-pileanHelburua da norbera eta taldea aberastea, sensibilidade artistikoa jorratzea eta balioetan heztea.
Andrés Isasi Musika Eskolako presidenteak, Irantzu Uriartek, Norai Alkarteko María Molinuevo ordezkariari, 23 musika-tresna emon deutsoz, udalerriko herritarrek Etorkizuna Musikatan-Futuro proiektu solidariorako dohaintzan. Hamar biolin, bi biola bi, biolontxelo bat, tronpeta bat, saxo bi, txistu bat, akordeoi bi, perkusino txikiko hiru instrumentu, tekladu bat eta atril bat jaso ditue.
Irantzu Uriartek eskerrak emon deutsee familia getxotarrei dohaintzakaitik eta ekimen honetan parte hartzeagaitik: Getxok izakera eta espiritu solidarioa izan dau beti, azpimarratu dau; Norai musikearen bidez gazteak gizarteratzeko egiten dabilen lana eskertu nahi dogu eta Musika Eskolearen lanari be balioa emon gura deutsagu, musika-irakaskuntzatik harago, balioetan oinarritutako hezkuntzeari.
Etorkizuna Musikatan-Futuro Norai Alkarteak bultzatutako ekimena da, helburu nagusia orkestra-praktikearen bidez lan egitea helburu dauena, kultura anitzeko aberastasun handiko baina gizarte-bazterketako arriskuko testuinguruetan bizi diran ume eta gazteakaz. Esangura horretan, ahalbidetuko da norbera eta taldea aberastea, sensibilidade artistikoa jorratzea eta balioetan heztea. Gaur egun Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan dabiz lanean.
Krisialdi sanitarioa dala eta, ekimen honetako ikasleek ezin ditue musika tresnak konpartidu eta horrexegaitik behar dabe handitu alkarte honek dauen musika-tresnen bankua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!