'Agur nire lagun Ali eta lagun John eta J.P.'

Bizkaie! 2021-02-08 07:50   Kirola

Ali Sadpara, Juan Pablo Mohr eta John Snorry galduta dagoz K2 mendian... ????

Gau bi lo egin barik pasau ondoren (K2tik etozen barrien zain) gaur haizeak Manaslu-Eki-ren Beheko Kanpalekua hankaz gora itxi deusku. Eguna kanpamentua konpontzen pasau dogu. Haize boladek 134 km/h-ko indarra hartu dabe eta beharrezko denda asko eroan ditue. Ferrinoren dendek golpea behar bezela aguantau dabe.

Bien bitartean, Alex Txikonek esan dauenez,  gure bihotzak Ali, John eta Juan Pablogaz dagoz. Mirakulua beharko litzateke Ali Sadpara, Juan Pablo Mohr eta John Snorry bizirik topetako; azkenengoz K2-ko Botila Lepoan ikusi zituen. Hiru egun pasau dira eta ez dago galdutakoen arrastorik... Asghar Ali Apoorik, Jasmin treks and tour, Seven Summit Treks-eko Dawaragaz be egongo gara, Tamara Lunger K2-ko Beheko Kanpalekuan dago eta Khalil Generalagaz be egin dogu berba ezbeharraren lekura helikopteroak bialdu daizan baina neguan 7.000 metrotik gora ezin dira ibili; momentu gogorra biziten gagoz, negar-anpuluei ezin eutsita, Ali Sadpararen lagun handia naz, gauza asko bizi izan doguz alkarreagaz, oraintsu Nanga Parbaten be ibili ginan... Errespetua eta miresmena...

Bien bitartean, eguraldi ona aprobetxauta, Iñaki, Kalden eta Namja gorantz joan dira. Aitor, Ana eta Phelipek bidea zabaldu dabe. Bihar, gainontzekoak goaz!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu