Edurra eta hotza, benetako negua azaldu jaku
2021-02-03 08:16 Kirola2-3 egunetan deskantsau eta tontorrera heltzen saiatuko gara.
Alex Txikonek esan dauenez, altuerako hirugarren errotazinoa (4 egun egon gara) egin barri eta oso sensazino onak ditugu; bide barri eta alpinoan gabiz beharrean eta 6.650 metrora heldu gara, Simonek, Vinayakek eta Tenzingek atzo lortutako 6.450 metroak gaindituz. Sano nekatuta nago baina oso pozik. Orain Beheko Kanpamentuan deskantsau behar dogu, hurrengo egunak, eguraldia lagun badogu, erabakigarriak izan daitekezalako. Ezustekorik ez bada, 2-3 egunetan deskantsetan egon ostean tontorrera heltzen saiatuko gara.
Honeek erretratuok asko transmitiduten deustie: bildurra, ziurbakotasuna, bakardadea, handitasuna... Beheko Kanpalekuan oso kantsauta baina tontorrerantz joateko amesagaz gagoz, eutsi goiari!!!'
Bien bitartean, espedizinokideak deskantsetan lo egozan bitartean, Simone Moro bera bakarrik joan zan gorantz eta markea ez da makala; Morok berak adierazo dauenez, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 16:00etara ibili naz; gorantz, 5 ordu eta 43 minutu egin dodaz, 4.850 metroko altueratik 6.550 metrora. Beherantz, barriz, 26 minutu egin ditut 6.550 metrotik Camp 1era eta hortik Beheko Kanpalekura 51 minutu.
Gauzak holan dirala, Alex eta ganerakoak gogotsu dagoz baina haizeak eta edurrak ez dabe laguntzen: Neguko eguna gaurkoa , edurte ikaragarria bizi dogu eta hotz handia dago baina holakoetan Enekoren plater beroez gozau geinke... Edurra kentzen emon dogu eguna eta ekipoaren konpainiaz gozau ahal izan dogu. Oso motibauta nago. Eguraldiak ixten deuskunean, indar guztiekaz gora!
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!