'6.350 metrora heldu gara'

Bizkaie! 2021-02-01 08:10   Kirola

Egunotan Simonek, Tenzingek, Vinayakek eta Gelumek ekingo deutse. 

Beheko Kanpalekuan gagoz deskantsetan. Lau egunetan gogor ibili gara beharrean eta orain lasaitu eta deskantsau egin behar dogu. Kontuak kontu,  6.350 metrora arte heldu gara eta datozen egunotan Simonek, Iñakik eta gainontzekoek jarraituko dabe gorantz. Oso sensazio onak ditugu baina pena handia da Fernando J. Perez, El Correo egunkariko kazetariak Bilbora itzuli behar izan dauela. Besarkada beroa bialtzen deutsat.

Beste alde batetik, ez dago Enekoren plater bero bat eta Beheko Kanpamentuan gau lasai bat baino hoberik indarrak barriro hartu eta suspertzeko. Irudiotan baltzez markauta ikusten dozuen marrea da egiten gagozan bidea (ez dakigu aurretik bateren batek egin dauen edo ez...) eta gorria, ostera, normalean egiten dana da. Halan da be, 6.100 metrora errimaia zeharkaezin hori topau genduan arren, biltegi bat egin eta han itxi doguz 800 metro sokea, estakaka, izotz torlojuak, eskailera bi eta bestelakoak.

Ia Simonek, Tenzingek, Vinayakek eta Gelumek bidean gora egin leikien.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu