'Arrakala handi batek C1era ekarri gaitu'
2021-01-29 08:01 KirolaBeste bide bat bilatu behar dogu eta estrategia barria aztertzen gabiz.
Plan aldaketea. Bederatzi eskailera eroan arren, igaroezina dan errimaia edo arrakala handi batek C1era ekarri gaitu barriro be Cheppal, Kalden, Namja eta neu. Gainontzekoak Beheko Kanpamentuan dagoz. Beste bide bat bilatu behar dogu eta estrategia barria aztertzen gabiz.
Aurreko egunetan, Simone Moro 6.200 metrora heldu da eta aurrera egiteko arazoak izan ditu aitatu arrakala handia topau dauenean; gu, barriz, lau orduren ostean C1era heldu gara (5.750m). Oso kargauta igon dogu eta horrek gure erritmoa geldotu dau, baina gogotsu sentiduten gara.! Haizea baretu da (60 km/h) baina bolada oso gogorrak izan doguz (90 eta 170 km/h tarteko boladak), 130-140 km/h eta 90 km/h boladak C2 kanpalekuan) eta dendak ipintea be sekulako lana da. Hemen gagoz hamarrok (Simone, Iñaki, Cheppal, Kalden, Namja, Gelum, Vinayak, Tenji, euren argazkilaria, Abiral Rai eta neu). Orain lotara eta egunak argitu bezain laster, gorantz egitea da asmoa. Helburua da danok C2ra igotea. Gogorra izango da, bidea oso teknikoa baita.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!