Aklimatazino fasean sartuta, 2. eta 3. kanpalekuak eregitea da orain helburua

Bizkaie! 2021-01-27 08:05   Kirola

Zezeilaren lehen asteko amaieran edo, tontorrerantz egin gura geunke.

Samagaonen pare bat egun emon ostean, Beheko Kanpalekuan dago orain Simone Moro. Haizea ez da baretu baina prebisinoen arabera, ufadak moteltzen joango dora datozen egunetan. Hori izan daiteke gorantz egiteko aukera ederra. Aklimatazinoa fasean sartuta, 2. eta 3. kanpalekuak eregitea da orain helburua eta eguraldiak laguntzen badeusku, zezeilaren lehen asteko amaieran edo, tontorrerantz egin gura geunke adierazo dau Simone Morok.

Bien bitartean, Alex Txikon eta ganerako espedizinokideak beharrean ibili dira dana preparetan bigarren aklimatazino faseari ekiteko; eguraldiak agintzen dau hemen, bihar gorantz egitekota gagoz baina eguraldiak esango deusku noraino helduko garen. Ringi, Cheppal, Gelum, Namja, Vinayak eta Kalden taldean izatea suberte handia, eurak barik oso gatxa izango litzateke hau guztia. Eskerrik asko!!! 

Haizea noiz baretu zain... Ia laster goruntz joan gaitekezan. Neguak bere gogortasuna erakutsi deuskuu, gero eta hotz handiagoa dago eta, beraz, zain egotea, besterik ez dago, batzuetan lozakutik urten barik...

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu