Aro baltza, Beheko Kanpalekuan gora adi
2021-01-25 07:50 KirolaKanpoan hotz eta haize, barruan epel eta gozo!
Edur nahikoa bota ostean, haize bolada indartsuakaz jagi gara. Beste egun bat geldi egoteko. Dendearen arrakaletatik sartzen jakun eguzkia aprobetxau dogu jangelako bonbilak kargetako baina espero daigun bihar edo etzi C1-era igoteko modua izatea. Gogotsu gagoz C2-ra heltzeko eta aukerarik txikiena dogunean, tontorrera heldu gura geunke.
Haizea ez da baretzen baina Beheko Kanpamentuan beti dago zeregina, lagunekaz berba egin, suetearen epeltasuna aprobetxau... Ia noiz hobetzen dan eguraldia... Beti gagoz gora begira. Denpora asko pasetan dogu suetean eta ta hor Eneko da jaun eta jaube. Orain 4 urte hasi zan geugaz etorten eta primeran jagoten gaitu.
Simon Morogaz barriketaldiak be ez dira txarrak. Badira egun onak eta txarrak, baina positiboakaz geratzen gara, ia haizea baretzen dan eta Manasluk ateak edegiten deuskuzan...
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!