Arte eta Letretako Ordenako zaldun izentau dabe José Luis Rebordinos
2021-01-22 13:53 ZinemeaFrantziako Kultura Ministerioaren autortzea da.
Roselyne Bachelot-Narquin Frantziako kultura ministroak gutun baten bidez jakinarazo deutso Donostiako Zinemaldiaren zuzendariari Frantziako Errepublikako Arte eta Letretako Ordenako zaldun izentau dabela (chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres). Frantziako Kultura Ministerioak 1957tik emoten dau ohorezko autortza hori eta Frantziako Errepublikako lau ministro-ordenen arteko kondekorazino nagusietako bat da.
Arteen eta Letren Ordenaren bidez, arteen edo literaturearen alorrean eginiko sorkuntzakaitik nabarmendutako personak saritzen dira edota Frantzian zein mundu zabalean arteen eta letren distireari eginiko ekarpenagaitik. Ordena horrek hiru gradu ditu: zalduna, ofiziala eta komendadorea. Gitxienez hiru hamarkadako ibilbidea daben artista, idazle edo intelektualei emoten jakezaldun gradua.
Frantziako kultura ministroak helarazotako eskutitzean nabarmentzen danez, azpimarratzekoak dira José Luis Rebordinosek kulturearen alde eginiko ekarpena eta izaniko konpromisoa. Bestalde, Gautier Lekens Frantziaren Espainiako enbaxadako ministro kontseilariak eskerrak emon deutsoz Rebordinosi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!