XVIII. Laburbirea: film laburrak aurkezteko epea zabalik

Bizkaie! 2021-01-22 13:20   Zinemea

Ikus-entzunezkoak urtarrilaren 21etik zezeilaren 4ra aurkeztu behar dira.

Apirilaren 26tik maiatzaren 30era izango dan XVIII. Laburbirara film laburrak aurkezteko epea zabaldu dau Euskaltzaleen Topaguneak eta zezeilaren 4ra arte edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukerea izango dau webgunearen bitartez, hasi barria nahiz amateurra izan.

Aurkeztu ahal izateko filmeek euskeraz egindakoak izan behar dabe, 2019tik hona egindakoak, fikzinoa ardatz eta 20 minututik beherakoak. Zezeilaren 4tik 11ra antolatzaileek film laburren aukeraketa bat egingo dau eta horreek izango dira XVIII. edizinoko Laburbirea osatuko dituen lanak eta herriz herri erakutsiko dituenak. Zuzendariek euren lanak aurkezteko aukerea izango dabe publikoaren aurrean.

Igaz 27 ikus-entzuneko jaso ziran arren, azkenean 9 film labur aukeratu zituen: Gau Beltza, Urak dakarrena (Marilyn), Anti (Josu Martinez), Tigre bat (Amaia San Sebastian), Pil Pil (Kristina Zorita), Mamarro (Ibon Iza), Kateak (Yolanda Mazkiaran), Jauzi bat eta Prixt (Maitane Eyheramonho) eta Harria Herria (Dimegaz Kultur Alkartea). Horreetako batzuk 2019ko hainbat jaialditan aurkeztutakoak eta ikusleen artean erantzun handikoak izan ziran, besteak beste, Anti, Pil Pil eta Harria Herria film laburrak.

XVIII. edizinoa beteko dau 2021an Laburbireak kulturearentzako eta batez be, ikus-entzunezkoentzako egoera berezi honetan, helburu sendo bati eutsiz: zuzendarien lanak ezagutarazoten jarraitzea euskerazko zinemagintzan etenik egon ez daiten eta ikusleek gozau deien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu