#GazteShare-Ikus-entzunezkoen tekniken egonaldia Bilbon

Bizkaie! 2021-01-20 11:59   Pil-pilean

Izena emoteko epea urtarrilaren 18tik zezeilaren 12ra egongo da zabalik.

Bilbon bizi edo ikasten daben 18 eta 30 urte arteko 10 gazte hautatu eta horrei, besteak beste, ikus-entzunezko piezei, grabetako metodoei, tresnei eta formatuei buruzko 15 orduko prestakuntzea emongo jake. Parte-hartzaile horreetako 2 Bilborock TV magazina lantzeko aukeratuko ditue, Bilborock-eko hileko programazinoaren barri emongo dabe eta Bilbao Gazte sare sozialetan kokatuko da.

Bilboko Udalak #GazteShare-Ikus-entzunezkoen tekniken egonaldia Bilbon izeneko programa barria jarri dau martxan, helburu dauena 10 gazteri prestakuntzea emotea teknologia digitalen arloan.

Ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalek eta Bilboko Udaleko teknikariek osotuko dabe epaimahaia eta, hautaketea egiteko, kontuan hartuko dira ikus-entzunezko tresnen erabilereari buruzko oinarrizko ezagutzak, euskera-mailea eta parte hartzeko motibazinoa.

Hautatutako 10 gazteek 50na euroko saria jasoko dabe joan-etorrietarako.

Aurrez aurreko prestakuntzea izango da, 5eko talde bitan. Bilborock-en emongo jake prestakuntzea, zezeilaren hirugarren astean hasi eta bost astez, danetara 15 ordu egin arte.

Bilborock TV

#GazteShare-Ikus-entzunezkoen tekniken egonaldia programearen barruan, gainera, beste ekimen bat dago: 10 parte-hartzaileetako 2k Bilborock TV magazina jorratuko debe 2021eko apiriletik abendura. Persona bi horreek aukeratzeko, martiaren 30ean ekitaldi publiko bat egingo da Bilborock-en eta, bertan, programan parte hartzen daben guztiek prestakuntzan sortutako piezak erakuitsiko ditue. Epaimahaiak eta ikus-entzuleek bi onenen aldeko botoa emongo dabe eta horreek, komunikazino profesionaleko enpresa baten laguntzaz, Bilborock TV magazina landuko dabe, 2021eko apiriletik abendura, BilbaoGazte-ren sare sozialetan Bilborock-eko hileko programazinoaren barri emoteko. Gazte horreetako bakotxak 175 euro jasoko ditu magazine bakotxeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu