'Akelarre' filmak 9 izentapen eta 'Ane'-k 5, Goya sarietan

Bizkaie! 2021-01-19 09:21   Zinemea

Sariak martiaren 6an emongo ditue Malagako Soho CaixaBank antzokian.

David Pérez Sañudoren 'Ane' | Ikusi handiago | Argazki originala



35. Goya Sarien Akademia
k izentautako filmen barri emon dau eta gehien jaso dituana Salvador Calvoren Adú izan da, danetara, 13 izentapen; pelikula onenaren sarirako lehiakide izango ditu David Pérez Sañudoren Ane, La boda de Rosa, Iciar Bollainena, Las niñas, Pilar Palomerorena eta Sentimental, Cesc Gayrena.

Euskal produkzinoen artean, Pablo Agüeroren Akelarre filmak bederatzi izentapen ditu eta David Pérez Sañudoren Ane-k bost.

Zuzendari Onena saria irabazteko lehiakideak izango dira Salvador Calvo (Adú); Juanma Bajo Ulloa (Baby); Iciar Bollain (La boda de Rosa) eta Isabel Coixet (Nieva en Benidorm).

Beste alde batetik, Amimazinoko Film Labur Onena kategorian, Paul Urkijoren Homeless Home dago.

Hautagaitza edo izendapenen araberako sailkapena:

- 13 izendapen: Adú.

- 9 izendapen: Las niñas eta Akelarre.

- 8 izendapen: La boda de Rosa.

- 6 izendapen: Black Beach.

- 5 izendapen: Ane eta Sentimental.

- 3 izendapen: El inconveniente, Historias lamentables, Los europeos, Orígenes secretos, No matarás eta Explota.

- Izendapen bi: Baby, Nieva en Benidorm, My Mexican Bretzel, El verano que vivimos, El plan eta El año del descubrimiento.

- Izendapen bakarra: Un mundo normal, Uno para todos, La gallina Turuleca, Anatomía de un dandy eta Cartas mojadas.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu