Elena Irureta eta Patricia López Arnaiz, Forqué saridun

Bizkaie! 2021-01-18 07:45   Zinemea

Iruretak Patria filman egindako interpretazino onenaren saria eroan dau eta Lopez Arnaizek Ane filmean egindako lanagaitik.

Patricia López Arnaiz | Ikusi handiago | Argazki originala


 
Elena Irureta

Elena Iruretak Fikzino Serietan Emakume Interprete Onenaren José María Forqué 2021 irabazi dau Patria filman egindako lanagaitik eta Patricia Lopez Arnaizek, barriz, Emakume Interprete Onenaren José María Forqué 2021 irabazi dau Ane filmean egindako lanagaitik.

Javier Camarak Gizonezko Interprete Onenaren Saria irabazi dau Sentimental filmean egindako lanagaitik.

Espainiako zinemagintzea sustatzea helburu daben Forqué Sarien 26. edizinoa joan da eta hamar kategorietako hautagaien barri emon dabe; horreen artean badira hainbat euskal produkzino, besteak beste, Pablo Agüeroren Akelarre eta Natxo Leuzaren El Drogas.

EGEDA Ikus-entzunezko Produktoreen Eskubideak Kudeatzeko Erakundeak 1996tik emoten ditu Jose María Forqué sariak, balore tekniko eta artistiko esanguratsuenak dituen filmak saritzeko eta Espainiako ikus-entzunezkoak ezagutarazoteko helburua daben garaikurrak. Igaz, esaterako, Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zinemagileen La trinchera infinita filmak irabazi eban fikzinoko film luze onenaren saria eta 2018an, Handia (Garaño eta Goenaga) be hautagaia izan zan.

Fikziozko eta animaziozko film luze onenaren kategorian, esaterako, Pablo Agüerok Donostia Zinemaldian aurkeztu eta erantzun bikaina izan eban Akelarre dago, Salvador Calvoren Adú, Iciar Bollaínen La boda de Rosa eta Pilar Palomeroren Las niñas produkzinoakaz batera. Dokumental onenaren atalean, ostera, Natxo Leuzaren El Drogas lana Laura Hojmanen Antonio Machado. Los días azules, Paula Palaciosen Cartas mojadas eta Luis López Carrascoren El año del descubrimiento ikus-entzunezkoakaz lehiatu dira.

Horrez gain, telesail onenaren kategorian, Elena Irureta, Mikel Laskurain, Ane Gabarain, Jose Ramon Soroiz, Loreto Mauleon, Iñigo Aranbarri, Susana Abaitua, Jon Olivares eta Eneko Sagardoy euskal aktoreen parte-hartzea dauen Patria lana dago. Irureta eta Gabarain, gainera, emakumezko aktore onenaren saria jasoteko hautagaiak izan dira telesailen kategorian eta filmen atalean aintzatespen bera eskuratzeko egon dira Patricia López Arnaiz, David P. Sañudoren Ane filman egindako lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu