Zorionak nepaldarrei K2 mendiaren tontorra zapaldu dabelako

Bizkaie! 2021-01-18 07:55   Kirola
K2 (8.610 m) mendian Sergi Mingoteren heriotzea oso gogorra egin jaku.

Oinarrizko kanpamentuan gagoz honezkero. Atzokoa egun gazi-gozoa izan zan, K2 mendian Sergi Mingoteren heriotzea oso gogorra egin jakun, Goian bego; baina oso pozik nago Nepalgo espedizinoak K2, munduko bigarren mendirik altuenaren tontorra zapaldu dauelako, Orain arte, K2 falta zan, neguan tontorra zapaltzeko. Zorionak!!! Mendiaren alde biak ona eta txarra.

Bien bitartean, egun bi behar izan doguz Beheko Kanpalekua eregiteko: 3 domo ertain taldeko batzuek lo egiteko, beste bi handi bazkariak egin eta bilerak izateko, 10 denda txiki... Eta oso garrantzitsuak diran estazino fotovoltaiko bi gure egunerokoan oinarrizko kanpamentuan behar dogun elektrizidadea sortzeko, holan ez dogu sorgailurik erabili behar eta ingurumenean ahalik eta eragin txikiena sortzen dogu. Orain lehen kanpamentua ekipetea da asmoa, ezin dogu denporarik galdu eta eguraldia gure alde dago.

Lehenengo kanpalekura (5.900 m) Simone Moro heldu da karga gitxitxuago eroialako eta guk bueltea hartu dogu 5.700 metroan, Kalden, Nurbu, Lur, June, Iñaki eta Jon, Cheppal eta neuk. Materiala trineoakaz eroan dogu. Azkenean kilo asko sartu eta erritmoan asko igarri dogu baina dana ondo joan da. Cheppal, Kalden, Nurbu eta neuk goian egingo dogu lo gaur. Sensazinoak oso onak dira eta ezustekorik ezean, 2. kanpalekurantz joatea da asmoa.

Informazino gehiago hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu