2021eko Huhezineman filmak aurkezteko epea edegi dabe
2021-01-15 13:38 ZinemeaHuhezinemaren 14. edizinoan sari barri bat sortu dabe: Komedia Saria.
Gaur hasi eta 2021eko zezeilaren 16ra arte, jaialdiaren 14. edizinoan izena emoteko eta film laburrak bialtzeko epea edegita egongo da. Horrezaz gan, kartel lehiaketea martxan da zezeilaren 1era arte.
2020ko martian jaialdiaren 13. edizinoa online egin ondoren, indarbarrituta gatoz eta Huhezinemaren 14. edizinoan sari barri bat sortu dogu: Komedia Saria. Urte gogorra izan da eta pandemia egoereak momentu larriak ekarri deuskuz. Egoera baltz horreetan zinemea persona askoren igesbidea izan da, egunerokoa jasangarriagoa egiten lagunduz.
Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdiak 13 urte daroaz martxan ikusle, sortzaile eta babesleen laguntzaz. Aurten, bizi izandako egoera larri honi be aurre egingo deutsagu eta Euskal Film Laburren Jaialdiaren 14. edizinoa aurrera eroango dogu.
Edozein gai edo estiloko film laburrak aurkeztu daitekez. Sail Ofizialean 10 finalista aukeratuko dira eta bakotxak 200 euroko diru sarrerea jasoko dau proiekzino eskubideen truke. Sail Ofizialean eta Mondragon Unibersidadea Sailean, barriz, 4.000 euro baino gehiago banatuko ditue, kultura eta sormenaren egoera gogorrari bultzadea emoteko.
14. Huhezinema jaialdiaren inguruan egingo diran ekintza guztiak (Hautatutako film laburren proiekzinoak / Sari banaketa / Masterclass...) 2021eko martiaren 16tik 18ra egindakoak izango dira. Oraindino jaialdiaren formatua ez da aukeratu COVID-19 dala eta.
Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak, Huhezik, sortu eban Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia, 2008. urtean. Ordutik, Kultur ekitaldien antolaketea izeneko lan- proposamenaren barruan, ikus-entzunezko graduko 4. mailako ikasleek atontzen dabe erreferentziazkoa bilakatu dan jaialdia.
Hemen topau zeinkiez lehiaketara aurkezteko film laburrek bete behar dituen baldintza guztiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!