Lodge Thakli-ko Lakpak esan deust martitik berton egon garen bigarren mendebaldarrak garela...

Bizkaie! 2021-01-09 08:30   Kirola

Samagaon-eko gizonek ez dabe 25 kilotik  gorako kargarik gura.

Namrung-era (2.600m, gitxi gora behera) heldu barri gara. Ze bide polita! Ederra zala gogoratzen neban, baina zoragarria iruditu jat. Lodge Thakli-ko Lakpak esan deost martitik berton egon garen bigarren mendebaldarrak garela... Bihar Samagaon-era heldu gara (3.500m). Kargak bertara heldu dira gaur. Barriro be antolatu beharko ditugu. 30-45 cm edur dagoz Beheko Kanpalekuan eta Samagaon-eko gizonek ez dabe 25 kilotik  gorako kargarik gura. Lana egindakoan, eta suberteak eta eguraldiak laguntzen badeuskue, Behe Kanpalekura abiatuko gara.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu