Alex Txikon eta taldekideak Manasluko Behe Kanpalekura heldu dira

Bizkaie! 2021-01-13 11:29   Kirola

Sensazino onak dituezala dino Lemoako alpinisteak.

Simone Moro eta Alex Txikon Behe Kanpalekuan, atzean Manaslu dabela (argazkia: Alex Txikon) | Ikusi handiago | Argazki originala

Abenduaren 31n urten eban Himalaiara bidean Alex Txikonek gidatutako Manaslu Eki espedizinoak. PCRak eta bestelako tramiteak tarteko, bidaia gorabeheratsua izan eben, baina azken egunotan mendiaren handitasunaz gozau ahal izan dabe taldekide guztiek. Zamaketarien laguntzinoari esker, Behe Kanpalekurako bidea arazo aitagarri barik egin ahal izan dabe.

Txikonek berak sare sozialen bidez zabaldu dauenez, taldekideak Behe Kanpalekura heldu dira dagoeneko. Dana ondo, altuerara egokitzen, eta hurrengo asteotan gure etxea izango dana pixkanaka muntatzen, Lemoako mendizalearen esanetan. Sensazinoak oso onak dirala ganeratu dau. 

Simone Moro eta Iñaki Alvarez sokakideakaz batera dago Txikon Behe Kanpalekuan, Manasluko tontorra (8.163 m) begien bistan. Orain, gorako bidea atontzea eta Kanpalekuko zeregin guztiak antolatzea izango da zeregina. Energia barriztagarriak erabiliko ditue beharrizan guztiak beteteko, eta asmoa da erregai fosilik ez erabiltea Behe Kanpalekuan pasetan dituan aste guztietan. Beraz, kirol arloko erronkea ez eze, ingurumenari lotutakoa be badaukie aurretik.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu