'Un blues en Teheran' Bilbon
2021-01-12 08:00 ZinemeaJavier Tolentinoren lehenengo filma da.
Javier Tolentino kazetariak, azken 20 urteotan Radio 3 irratiko El séptimo vicio programearen zuzendariak zinema-zuzendari lanari ekin eta Un blues en Teheran (2020 - Valencia-Cataluña + crowdfunding - 80 m. V.O.S.C.) film luzea zuzendu dau Keywan Karimi-ri keinu eginez.
Erfan Shafei aktoreak ibilbide musikala eskaintzen deusku, Irango emakume eta gizonen musikea ardatz hartuta, abentura musikala da, obra txiki bat Javierrek adierazo dauenez baina balio handiak ditu, bizitzeari egindako kantu bat da, ingurune baltz batean. Un blues para Teherán ez da pelikula epikoa, ezta politikoa be, Iraneko gizarteari buruzko estereotipoak apurtzeko bidaia baino azaldu dau Javier Tolentinok.
Un blues en Teheran trailerra hemen.
Aforoa mugatua da (COVID-19), bazkideek lehentasuna daben arren, erreserbea egin behar da ondoko epostan: info@cineclubfas.com. Hitzordua Bilboko Cineclub Fasen (Indautxu Plazan) da, urtarrilaren 12an, 18:30ean.
Bien bitartean, VII. Korten Saria 2020 Artiko filmari emongo jako, Josu Venero eta Jesusmari Lazkanok zuzendutakoari (EH, 2019, 17’. Dokumentala).
Jentaurrean izango dira: Javier Tolentino, Lluis Miñarro, Josu Venero eta Jesusmari Lazkano.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!