‘Ipuin-herriko barriak’ gaur, hilak 18, helduko da EAEko zinema-aretoetara

Bizkaie! 2020-12-18 08:37   Zinemea

#ZinemaEuskaraz programearen barruan dator.

Gaur, barikua, EAEko lau zinema-aretok Zinema Euskeraz programeak bultzatutako Ipuin-herriko barriak filma estreinauko dabe eta gure lurraldean euskeraz baino ez da ikusiko. Jens Moller-ek eta Freek Quartier-ek zuzendutako film holandarra Las crónicas de Fabulandia umeentzasko telesailean oinarrituta dago.

Ipuin-herriko barriak filmagaz dagoeneko bost dira Zinema Euskeraz programeak itxialdiaren ondoren estreinau dituan pelikulak: Bihurri, Koko, dragoi txikia oihanean, Startdog & Turbocat eta Dragoiaren gidaria. Zineuskadik euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko hartutako konpromisoaren erakusgarri da datua, izan be, kontuan izan behar dogu sektore honi COVID-19aren pandemiak behartutako geldialdiak gogor eragin deutsola. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak pelikulak bikoiztea bultzatzen dau ume eta gazteentzat eta euskerea sustatzen dau zinemagintzan. Testuinguru horretan, barriro jarri dabe martxan Zinema Euskeraz programea, zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.


Sinopsia

Hontz jaunak, bere zuhaitzera igon eta Ipuin-herriko barriak egunkaria irakurten dau goizero. Bertan, Ipuin-herrin jazotako istorio zoragarriak kontetan dira, baina, batez be, herriko biztanle guztien ezuste, hasarre, esperientzia eta emozinoen barri dakar egunkariak. Clara andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osotzen dabe. Nahiz eta batzuetan eretxi ezbardinak izan, asko jagoten dabe alkar.

Hurrengo zinema-aretoetan estreinauko da filma: Golem Alondiga (Bilbo), Multicines 7 (Coliseo Bilbao Zirkuitua), Niessen (Errenteria) eta Antiguo Barri (Donostia-San Sebastián).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu