Euskerearen Aholku Batzordea batu da Bilbon
2020-12-11 08:20 Euskerea berbagaiEuskerearen Aholku Batzordeak Bilboko udaletxean egin dau batzarra modu erdi-telematikoan.
Bilboko Udalak 2016an eratu eban foro hau euskerea sustatzeko eta normalizetako interesa daben persona eta erakundeak batu eta parte hartzeko topagune izateko. Batzorde hau politikearen, kulturearen eta gizartearen arloetako eragileek osotzen dabe.
Euskerearen Aholku Batzordeak Bilboko udaletxean egin dau batzarra modu erdi-telematikoan.
Hitzorduan Koldo Narbaiza Euskera eta Hezkuntza sailburua izan da buru. Aholku Batzordearen 2016-2020 memoriaren emoitzak jorratu dira, bai eta Euskerearen Erabilerea Normalizetako Planaren barruan egindako aurrerapausuak aztertu be; Biribilko programea be aurkeztu dabe, uriko merkatarien artean euskerea sustatzeko egitasmoa; era berean, Urian Euskaraldiaren bigarren edizinoa zelan joan dan be balorau da.
Bilboko Udalak 2016ko zezeilaren 3an jarri eban martxan Euskerearen Aholku Batzordea, hizkuntza gaietako aholku eta eztabaida organo moduan, Urian euskerearen ezagutza eta erabilerea gehitzeko, herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko eta Bilbon euskerea sustatzeko eta normalizetako interesa daben personak eta erakundeak batzeko eta parte hartzeko foro izateko.
Euskerearen Aholku Batzordean, Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta Udaleko sailetako eta Udalean ordezkaritza daben alderdi politikoetako ordezkariek parte hartzen dabe. Gainera, gizarte eta kultur eragileen ordezkariek be parte hartzen dabe, besteak beste, Euskaltzaindia, Labayru Fundazinoa, Uztarri Kultur Alkartea, Zenbat Gara Alkartea, Bilboko Euskaltegiak, Athletic Club, Bilbao Dendak, kazetariek eta idazleek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!