'Dragoiaren gidaria' zinema-aretoetara heldu da
2020-12-04 11:06 ZinemeaZinema Euskeraz egitasmoaren barruan estreinauko dabe marrazki bizidunetako film hau.
Zineuskadik bultzatzen dauen Zinema Euskeraz egitasmoaren barruan, beste film bat estreinauko dabe euskerara bikoxtuta zinema-aretoetan, Dragoi gidaria. Tomer Eshedek zuzendutako marrazki bizidunetako pelikula hori gaur, abenduak 4, helduko da Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako aretoetara.
Alemaniako produkzinoa dan arren, ingelesezkoa da jatorrizko izenburua, Dragon Rider. Cornelia Funkerrek idatzitako nobela ezagunean oinarritu da Johnny Smith gidoilaria Dragoiaren gidaria-ren istorioa idazteko. Ordu eta erdi inguruko filma da.
Umeentzako eta familia guztiarentzako aproposa dan film honetan abentura biziak eta pertsonaia bitxiak topauko ditue ikusleek. Firedrake dragoiaren gorabeherak dira kontakizunaren ardatza. Dragoi gaztea da, kantsauta dago basoan gizakiakandik ezkutuan ibiltera eta gogoz dago benetako dragoi heldua dala erakusteko.
Gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzear dagozala, Firedrakek eta Gorritxo lagunak Zeruaren Ertzaren bila joateko abentureari ekingo deutse, han dragoien santutegia dagoalakoan. Bidaia horretan Firedrakek eta Gorritxok Ben ezagutuko dabe, eurakaz bat egingo dauen kaleko mutil umezurtza. Laster igarriko dabe ez doazala bakarrik... Zatartor gaiztoa atzetik joake. Munstro ikaragarri horren helburu bakarra lurreko dragoi guztiak topau eta akabatzea da.
Ikusi trailerra hemen.
EAEri jagokonez, ondorengo zinema-aretoetan estreinauko dabe Dragoi gidaria euskeraz: Getxo Zinemak (Getxo), Gran Cinema Zugaza (Durango), Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria), Príncipe (Donostia), Modelo (Zarautz), Bastero (Andoain), Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga) eta Usurbe Antzokia (Beasain).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!