La Exploradora Alkarte Geografikoak poutarrak saritu ditu

Bizkaie! 2020-12-03 08:57   Kirola

Gorabeherak gorabehera, XIX eta XX. mendeen arteko esploratzaileak gogoan, mendizaleak edo eskalatzaileak baino zeozer gehiago sentiduten gara.

Eneko eta Iker Pou anaien 2019ko espedizinoak antologikotzat hartu ditu La exploradorak. Munduko hormatzarretan zailtasun handiko 10 bide baino gehiago zabaldu ditue estilo alpinoan eta geldialdi barik. Sariak 2019. urtean egindako espedizinoak eta, oro har, poutarren espedizino danatan erakutsitako adorea autortzen ditu.

Pozarren gagoz saria hartuta, urteak daroaguz mundua esploretan, eskalada bide barriak urratzen eta sekula inork zapaldu ez dituan tontorrak zapaltzen. Gorabeherak gorabehera, XIX eta XX. mendeen arteko esploratzaileak gogoan, mendizaleak edo eskalatzaileak baino zeozer gehiago sentiduten gara.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu