Labayruk ez dau hutsik egingo Durangoko Azoka birtualean
2020-12-02 12:27 KultureaIdatz & Mintz aldizkaria eta azkenaldion argitaratutako liburuak izango ditu salgai, besteak beste.
Urte osoan egindako lana erakusteko eta zabaltzeko ezinbesteko hitzordua danez, Labayru Fundazinoak urtero legez hartuko dau parte 2020ko Durangoko Azokan, aurtengoa edizino desbardina izango dan arren. Azoka birtualean lekua izango dau Labayruk, azkenaldiko nobedadeak online saltzeko.
Denda birtualeko Labayruren atala ikusi hemen.
Egunotan argitaratu diran liburuak dagoz eskaintza zabalaren artean, inprentatik urten barri. Esate baterako, Karmelo Uriarteren Ederriko. Kontau behar dot, asteon bertan aurkeztua, topauko dabe irakurleek denda birtualean, zeanuriztarrak batutako pasarte eta kontakizunen bildumea. Leku-izenak oinarri eta hainbat idazleren begiradatik, Bilbogaz lotutako gaiak lantzen ditu, bestetik, Bilbon hara-hona liburuak. Hori be, inprentatik hara helduko da Labayruren saltoki birtualera.
Irakurleen artean dauen estimazinoagaitik eta urteotan bete dauen ibilbide luzeagaitik, Idatz & Mintz literatura aldizkaria izaten da Labayruren ezinbesteko produktuetako bat. Durangoko Azokan eskuratu ahal izango da orain arteko azken zenbakia, aurten bertan kaleratutako 68.a. Betiko legez, genero literario ugaritako testuak dakarz.
Fundazinoak Durangoko Azoka birtualera eroango dituan beste produktuen artean, Zaharrak Barri bildumako 4. alea aitatu beharrekoa da, Etnografia Atalak blogean azken urtean agertutako artikulu interesgarrienen bildumea. Horrezaz gan, aurreko urteetako argitalpen ugari be badagoz salgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!