'Etorkinak gurean'

Bizkaie! 2020-11-25 09:00   Pil-pilean

Orain Kanariasean dagoz, milaka, eta ze berba gitxi, apenas erretraturik eta jateko eta erropa batzerik be ez.

Errefuxiatu eta etorkinak Lesbosen egozala hainbat aldiz berba egin eta hainbat irudi zabaldu zan, hainbat alkartasun dei plazaratu zan. Orain Kanariasean dagoz, milaka, eta ze berba gitxi, apenas erretraturik eta jateko eta erropa batzerik be ez. Holan, gurean dagoz etorkinak eta badira taldeak jo ta ke lanean arlo honetan, berbarako, Hemen aldizkariaren azken zenbakia, 67.a hain zuzen be.


Hemen, erlijino gogoetarako aldizkrira batutakoak

- Miren Leizeaga eta Jesus Prieto Mendoza: Euskal gizartea inklusinoaren erronkearen aurrean.

- Vedrunatar Karmeldarrak Alkartea: Migratzaileen bizilagun eta bidelagun.

- Fausto Yudego-gaz alkarrizketea: La 72, migratzaileentzako etxea eta aterpea.

- Jose Mari Kortazar: Etorkinen munduaren bila.

Eta beti legez, ohiko sailak: Lekukoak, Jakingarriak, Liburuak eta Berbea otoitz.


Hemen

Erlijino gogoetarako aldizkaria sarean dago eta 30 aleren barri izan geinke.

2004. urteko urtarrilean jaio zan aldizkaria, Joxe Arregi zuzendari zala. Ordutik hona urtean lau zenbaki argitaratu  dira. 

HEMEN erlijino gogoetarako aldizkaria 

Zenbaki bakotxeko artikulu bana  oso-osorik eta debalde irakurri, inprimidu edo deskargau daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu