'Errealidade Barrirako Lekuko Eraldaketa-estrategiak' jardunaldia martxan
2020-11-24 11:36 Pil-pileanBilboko Udalak Kaleidos Sareak antolatutako jardunaldi baten parte hartu dau.
Jardunaldi hori lekuko eraldaketa-estrategiei buruzkoa eta COVID-19aren ondorio ekonomiko eta sozialak dirala-ta helburu ertain eta berehalakoak barriro definiduteari buruzkoa da.
Errealidade Barrirako Lekuko Eraldaketa-estrategiak izenburupean, jardunaldia, bihar, hilaren 25ean egingo da, modu telematikoan. Arduradun politiko eta teknikoei eta herritarrei zuzenduta dago. Beste uri batzukaz batera hartuko dau parte Bilbok topaketa horretan, besteak beste, Gasteiz, Getafe, Sant Boi de Llobregat, Malaga, Alacant, Valentzia, Santiago de Compostela eta Burgosegaz batera (guztiak dira Kaleidos Sareko kideak). Esperientzia erreferenteak, eraldatzaileak eta barritzaileak eskainiko ditue, pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko eraginkorrak izango diranak. Bilboren kasuan, bere esperientzia Bilbao Balioen Uria proiektuagaz lotuta egongo da.
Ganera, kalidade demokratikoa zelan indartu, eredu ekonomiko barriak zelan proposatu edo administrazinoaren eta herritarren arteko erlazinoa zelan hobetu daitekeen be argituko dabe adituek. Horiek dira Kaleidos Sarearen lan-ildo zehatzak. Gaur egun, inoz baino beharrezkoagoak dira horreek danak, uriek tresna onak behar dituezalako testuinguru konpleju honen erronkei aurre egiteko.
Gure erakundeen kalidadea areagotzeko inbersinoak egin behar dira: sarean behar egin, sinergiak bateratu, uri jasangarriak sortu eta, batez be, herritarrei balioa emon; horretarako, kohesino- eta gizarteratze-politiken aldeko hautua egin beharra dago, Agenda 2030 dalakoan ezarritakoaren ildotik.
Biharko jardunaldia baino lehen, gaur arratsaldean bertan, modu telematikoan, Kaleidos Sarearen Patronatuaren bilerea egingo da, eta Oihane Agirregoitia Herritarren Arretako eta Partaidetzako zinegotziak bertan parte hartuko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!