Bermeoko Spookypheria Productions taldearen 'Agur' lanak irabazi dau 16. Kameratoia

Bizkaie! 2020-11-23 13:35   Zinemea

Danetara, 26 film labur aurkeztu dira online bidezko ikus-entzunezko lehiaketara.

Atzo, Euskal Zinema Bilerearen jaialdian Aitor Arregi eta Izibene Oñederrak online bidez iragarri zituen 16. Kameratoiko irabazleak Ugaitz Alegriak gidatutako gala birtualean.

Danetara, 26 film labur aurkeztu baziran be hiru lan izan dira sarituak: Lehenengo saria Bermeoko Spookypheria Productions taldearen Agur film laburrarentzat izan da. Fantasia eta bildurra buztartzen dituan generoa erabiliz hilketa misteriotsu bat aurkeztu eben. Ikusi film laburra hemen.

Emeki Films taldeak aurten be bigarren postua irabazi dau Tentuz izeneko film laburrari esker. Urte honetan maitasunezko istorio bat aurkeztu deuskue denporearen mugetatik harago doana. Ikusi film laburra hemen.

Epaimahaikideen esanetan, biak film laburretan ezarri beharreko baliabideak zentroan jarri ditue eta hortik tiraka istorio on bi sortu ditue modu sinplean eta zainduan.

Urtero bezela, publikoak lan honenari botoa emoteko aukerea izan dau eta lau egunetan filmak baloretako epea zabalik egon da Euskal Zinema Bilerearen webgunean. Boto gehien lortu dauen lana ND3 taldearen Plastikozko Haginak izan da. Ikusi hemen.

Itxaso Paia, Euskaltzaleen Topagunetik eta Ibon Noya, Lekeitioko Kultura Saileko teknikariak nabarmendu dabe urte honetan online egiteak aurreko urteetako marka guztiak haustea ekarri dauela eta argi geratu dala euskal sortzaileen harrobia oso indartsu datorrela.


Lan onena DemaSA eta Laburbira zirkuitura

Spookypheria Productions taldearen Agur lanak 1.000 euro irabazteaz gan, Durangoko Azokearen barruan Irudienea plazan egiten dan DemaSA lehiaketearen hirugarren edizinora pasauko dira zuzenean. Kameratoia moduko beste ikus-entzunezko lehiaketetan irabazleak izan diran lanak alkarren artean norgehiagoka ibiliko dira. Lehiaketa honetatik irabazleen irabazleak urtengo da.

Horrezaz gan, Euskaltzaleen Topaguneak urtero antolatzen dauen Laburbira zirkuituaren barruan sartuko da Agur film laburra. Zirkuitu honek urtean sarituak izan diran lanak Euskal Herriko eta kanpoko zenbait aretotan proiekzinoak antolatzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu