ONEKAren adierazpena, zemendiaren 25ari begira
2020-11-23 10:18 Pil-pileanKolektiboak indarkeria matxistearen kontrako adierazpena egin dau.
Bertan, emakumeek eta, batez be, edadeko emakumeek jasaten daben indarkeria salatu eta burruka bide horretatik jarraitzeko konpromisoa hartu dabe.
Emakumea eta edadekoa izatea, arrisku handiko faktoreak dirala adierazo dabe, eta horri pandemia-egoera honetan bizi beharra gehituta, konfinamenduagaz, hartu-emon-murrizketakaz, indarkeria-mota desbardinak sufiduteko arriskua indartu egiten dala be bai. Ganera, indarkeriak berak dakarren pandemiari, COVID-19arena gehitzen jakola azaldu dabe. Horregaitik guztiagaitik, inoz baino beharrezkoagotzat jo dabe emakumeen arteko batasuna, indarkeria-egoera bikotx hori salatu eta bat eginda jarraitzeko: emakumeen eskubideen aldeko burrukea sendotu egin behar da.
Horretarako, edadeko emakumeek euren ahulezia propioak gainditu behar dituela argitu dabe, indarkeria-mota guztiak salatzeko, izan be, norbere buruagan seguridade-faltea izateak eta salatzerakoan lotsea sentiduteak, menpekotasunean eta isiltasunean sartzea dakar.
Kolektiboak, horrezaz gan, konpromisoa hartu dau, zemendiaren 25ean eta urteko ganerako egunetan, emakumeakanako ezelako erasorik zigorbakotasunean ez lagateko eta, batez be, edadeko emakumeek osotzen daben kolektiboaganakoak. Bestalde, emakumezko bakotxaren menpekotasun-egoerea gainditzeko burrukan jarraituko dabela zin egin dabe.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!