'Zeharkaldia-Zirkuko Pirinioak' proiektuko hautagaitzak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2020-11-20 11:18   Pil-pilean

Bost euskal konpainia aukeratu dira Zeharkaldia-Zirkuko Pirinioak lankidetza-proiektu barrian.

Proiektu hori Bilboko Udalaren laguntzinoagaz jarri zan abian 2020ko irailean, eta helburua zirkuko artisten beharra mugaz gaindiko eremuan sustatzea zan, zirkuko artistei laguntzeko ekintzen bidez; oro har, sektore profesional horren barruan harreman solidarioak sortzeko eta indartzeko saiakerea da hau: sorkuntza-zentroak, talde artistiko hasibarriak eta finkatuak, ekoizpen-bulegoak, eragileak eta programazino-egiturak.

Sorkuntza-proiektuetarako deialdian hautatutakoen artean, hasten ari diran bi euskal konpainia dagoz: Kolektivo Konika-ren La punta de mi nariz eta Maite Guevararen Qué Buen Día!; finkatuta dagozan konpainien kategorian, barriz, Akitania Barria/Euskadiko Rouge Éléa-ren On est là tout va bien! aukeratu da. Proiektu horreek 10.000 euroko bekea eta egonaldiak izango ditue proiektuko bazkideak sortzeko sarean, mugaz gaindiko laguntzinoagaz.

Ganera, hiru euskal proiektu aukeratu dira Euskadiko zirkuko artistak (Hegoalde eta Iparralde) berton babesteko deialdiaren barruan, laguntzino ekonomiko eta artistikorako bekea jasoteko. Maite Guevara (aitaturiko deialdian be aukeratua izan dana), La Trapecionista eta Malas Compañías Zirko Taldea dira.

Zeharkaldia zirkuko ikuskizunak sortzeko proiektuen aukeraketea

Jasotako 82 hautagaitzen artean, bederatzi proiektu hautatu dira deialdirako.

Konpainia hasi berrien kategorian:

  1. Amer Kabbani Fernández-en Runa (behin-behineko izena) [Katalunia]
  2. La Barque Acide-en The End is Nigh!  [Okzitania]
  3. Das Arnak-en Bikini  (behin-behineko izena) [Akitania Barria]
  4. Haa Collective-en Picaderø  [Katalunia]
  5. Kolektivo Konika-ren  La punta de mi nariz  [Euskadi/Katalunia]
  6. Maite Guevararen  ¡Qué Buen Día!  [Euskadi]
  7. Olga_CirqAnalogique-en  LP (Long Play)  [Okzitania/Katalunia]

Konpainia finkatuen kategorian:

  1. 220 vols-en  Enlace: Mémoire de demain  [Okzitania]
  2. Rouge Éléa-ren On est là tout va bien!  [Akitania Barria /Euskadi]

Proiektuek 10.000 euroko beka bat eta egonaldiak izango ditue proiektuaren bazkideak sortzeko sarean, mugaz gaindiko laguntzinoagaz.

Euskadiko taldeen aukeraketea

Bestalde, hiru euskal konpainia hautatu dira, zazpi hautagairen artean.

  1. Maite Guevara
  2. La Trapecionista
  3. Malas Compañías Zirko Taldea

Beka bat jasoko dabe, maila ekonomiko eta artistikoan laguntzeko. Lurraldeko bazkideek lagunduta, Bilboko Udala eta Euskal Urigune AlkargoaHameka-, prestakuntza-ekintzak eta profesionalizetako aholkularitzea izango dabe Belén Álvarezegaz (Quiero Teatro); bestalde, 4.000-10.000 euro arteko laguntzinoa jasoko dabe taldeko.

'Zeharkaldia - Zirkuko Pirinioak' proiektua

Frantzia eta Espainiaren arteko mugaz gaindiko proiektu barria da, 2020-2022 aldirako. Enplegua sustatzeko helburuagaz, laguntzino-metodoak aldatu eta egokitu behar izan ditue, COVID-19aren krisiak sektorean eragindako erronka barriei aurre egin ahal izateko.

Zeharkaldia proiektuak Frantzia eta Espainiaren mugaren alde bietako zortzi bazkide ditu: La Grainerie –koordinadorea- (Balma-Toulouse Métropole, 31), Ax Animation (Ax-les-Thermes, 09), Central del Circ-APCC (Bartzelona, Katalunia), Euskal Urigune Alkargoa -Hameka- (Luhuso, 64), Occitanie en Scène, Red Transversal (10 udalerri Katalunian) eta Bilboko Udala.

Ekimen hau lankidetza-proiektu bat da eta 1.154.994 euroko aurrekontua dauka. Europar Batasunak % 65ean finantzatzen dau, FEDER Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez eta Interreg V-A España-Francia-Andorra programearen bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua mugaldeko integrazino ekonomiko eta soziala indartzea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu