Bilboko Udaleko instagramer ofizial barriak
2020-11-19 13:18 Pil-pileanMiriam Lujua eta Eleder Iglesias aukeratu ditue behar horretarako.
Zemendian hasi eta 2021eko maiatzera arte, instagramer barri honeek hilean bideo bi argitaratuko ditue, banaka edo binaka, Bilbok gazteentzat eskaintzen dituan aisialdirako aukerakaz. Bilbao Gazte-ren Instagram kanalaren bidez egingo ditue euren publikazinoak. Miriamek 21 urte ditu eta Elederrek, aldiz, 19. Bi kasuetan, epaimahaiak kontutan hartu ditu biek pantailaren aurrean erakutsitako naturaltasuna, euskeraz eta gaztelaniaz komuniketako gaitasuna eta trebetasuna, baita bideoetan aurkezturiko kontakizuna be.
Miriam Lujua, 21 urteko bilbotarra, musikazale amorratua da eta lehen hezkuntzako ikasketak egiten dabil, musikearen adarretik. Gitarrea, pianoa eta ukelelea joten ditu, baina kantetea da gehien gustetan jakona; SN Erasmus alkartean be parte hartzen dau, kultura-atalean. Eleder Iglesias be Bilbon bizi da, 19 urte ditu eta kazetaritza-ikasketak egiten dabil EHUn, 2. mailan; arte dramatikoa be ikasten ari da, Erandion. Kulturea eta magia gustetan jakoz, ekitaldiak aurkezteaz gan.
Bilbao Gazte
Bilbo Gazte Bilboko Udalak alkarregaz behar egiteko eta urian gazteen parte hartzea sustatzeko hartua daben konpromisoaren adierazpidea da. Halan, Udalak baditu komunikazino-tresna batzuk: profilak sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram eta YouTube eta webgunea), gazteei eragiten deutsen politika espezifikoen ganeko informazino baliagarria eskaintzen dauana.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!