Bilbo 'Smart City Expo World Congress' biltzarreko parte-hartzaile

Bizkaie! 2020-11-18 13:21   Pil-pilean

Nazinoarteko foro hau atzo batu zan, gaur arte, modu telematikoan.

COVID-19aren ondorioen ikuspegitik aztertu gura dau uriak zelan aurreratu diran teknologiaren aldetik urigintzako erronken, ekonomiaren suspertze inklusiboaren edo hobeto eregiteko uri-inguruneen gaiei ekiteko, besteak beste, COVID osteko garairako Uri eta Lekuko Gobernu Batuak izeneko erakundeak dekalogoa oinarri lez hartuaz.

Oihane Agirregoitia Nazinoarteko gaietako Saileko zinegotziak, hainbat hiritako ordezkariekaz batera, ekitaldian parte hartu dau. Ordezkarien artean, Subang Jaya (Kuala Lumpur), Daegu (Koreako Errepublikea) eta Polokwane (Hegoafrika) uriak egon dira. Ganera, Smart City Study 2019 dalakoa aurkeztu dau, gobernantza adimentsua helburu lez daukana eta Uri Digitalen Praktika Komunidadeak landua izan dana, Bilboko uriaren aitzindaritzeagaz.

Bilbo Smart City Expo World Congress izeneko biltzarrean ari da parte hartzen: nazinoarteko foroa da, zemendiaren 17an eta 18an ospatzen ari dana, modu telematikoan; COVID-19aren ondorioen ikuspegitik ari dira aztertzen uriak zelan aurreratu diran teknologiaren aldetik. Horretarako, besteak beste, ondorengo berbagaiak dagoz: urien desafio globalak, uriak birdiseinetea, guztientzako uri-bizimodua, ekonomiaren suspertze inklusiboa, azpiegitura erresilenteak eta hobeto eregiteko uri-inguruneak eta txikizkako merkataritzearen etorkizuna garai digitalean.

Zemendian bertan, 25ean, Agirregoitiak nazinoarteko beste hitzordu baten parte hartuko dau, hau be, Uri eta Lekuko Gobernu Batuen Munduko Konseiluaren barruan: lurralde-liderren Afrikako Urteroko IV. Foroa-HTGB Afrika. Han, Bilbao Balioen Uria izeneko proiektua aurkeztuko dau, Bilbo ezagun bihurtzea eta ezagutza hori bere balioen agiriarengaitik izan daitela helburu lez ditualarik. Foro horren jomugak poteretzea, formazinoa emotea, gaitzea, esperientziak trukatzea eta ikastea dira.

Bilbo HTGB sareko kidea da 2013tik, eta haren nazinoarteko gune batzutan parte hartzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu