Zabalik dago XVI.Kameratoiko lanei botoa emoteko aukerea
2020-11-18 08:56 ZinemeaDanetara, 26 film labur aurkeztu dira.
XVI. Kameratoiko lanak ikusgai dagoz Euskal Zinema Bilera webgunearen barruan eta zemendiaren 19ra arte publikoak aukerea izango du aurkeztutako 26 film laburrak baloretako. Puntu gehien lortzen dauen film laburrak irabaziko dau Kameratoiko Publikoaren Saria.
Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Zinema Bilereak atontzen daben lehiaketa honek marka guztiak hausi ditu izen-emotean, izan be, euskera hutsean aurkezten diran lehiaketa honetan 34 taldek emon eben izena, honek 110 persona baino gehiagok parte-hartzeko asmoa ebela erakutsi dau.
Lehiaketea hasi baino ordu batzuk arinago Aitor Arregi zuzendariak parte-hartzaileakaz online bidezko topaketea aholku batzuk emoteko, baita partaideen dudak argitzeko erabili eban. Kontuak kontu, 36 orduko tartean film labur bat egiteak zailtasunak dituan arren, istorio on bat sortzea aholkatu eutsen publikoa atrapetako eta zinemagintzako 3 faseei (gidoia, grabaketea eta muntaiari) antzeko denporea eskaintzeko.
Formazinoa amaitu eta ordu batzuetara zuzendaria bera izan zan arduraduna film laburraren gaia ezagutarazoteko eta lehiaketa hasitzat emoteko. Denporea izan da urte honetako gaia eta talde bakotxak bere modura interpretetasko aukerea izan dau astegoienean.
Sariak
Zemendiaren 22an, arratsaldeko 19:00tan, Euskal Zinema Bilerea jaialdiaren webgunean iragarriko dira edizino honetako irabazlea. Aitor Arregi eta Izibene Oñederra izango dira 1 eta 2 sariak aukeratuko dituenak eta Publikoaren Saria jaialdiko webgunean boto gehien jasoten dauenak eroango dau.
Film labur onenak 1.000 euro eroango ditu eta Topaguneak antolatzen dituan DemaSA lehiaketan eta Laburbira zirkuituan sailkatuko da. Bigarren onenak, barriz, 600 euro jasoko ditu eta boto gehien jasoten dauenak Publikoaren Saria irabaziko dau, 100 euro eta Lekeition astegoien bat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!