Bilboko 'Errekursoen gida' eguneratu dabe
2020-11-16 13:49 Pil-pileanBisualagoa eta eskuragarriagoa izan daiten, dokumentuari diseinu barria egin jako.
Bilboko Udalak agiri baten batu ditu inguru horretako ekipamendu nahiz zerbitzuei jagokezan baliabide publikoak zein pribatuak, baita bertan dagozan erakunde eta alkarteei buruzko informazinoa be. Gida horretan, hurranez hurran, udal-zentroei, ikastetxeei, kultura- edo kultu-zentroei, gizarte-baliabideei, sustapen ekonomikoari, birgaitzeari eta etxebizitzeari buruzko informazinoa eta auzo-alkarteei, elkarte soziokulturalei edo ekonomikoei buruzko dokumentazinoa topau daiteke.
Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzuneetarako Auzokizuna 2020 Jarduera Plan Bateratuaren barruan dago, eta auzoetako bizi-kalidadea eta bizikidetzea hobetzea dauka helburu lez.
Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako 2020ko Bilboko Udalaren Baliabide Gida barri hau online konsultau daiteke Udalaren wegunean, auzo horreetan erabilgarri dagozan ekipamendu, zerbitzu eta baliabideak zehaztu eta bertan dabizen alkarteei buruzko informazinoa jasoteko. Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako Udal Bulegoak barriztu egin dau dokumentua -aurreko edizinoa 2015ekoa da-, eta atzera diseinatu dau, inguruko erakunde nahiz alkarte sozioedukatiboakaz, kulturalakaz eta auzo-alkarteakaz alkarlanean.
Gidaren hirugarren berrargitalpena da. Dokumentu bakar baten batzen ditu kontakturako datuak, ordutegia, jarduerak eta zerbitzuak, eta online bilatu daiteke zerrendako errekurso eta ekipamenduei buruzko informazino guztia:
- Gizarte Ekintza
- Kultur jarduerak
- Kultu-zentroak
- Udaltegiak
- Hezkuntzea
- Udaltzaingoa
- Sustapen ekonomikoa
- Birgaitzea eta etxebizitzea
- Unibersidade-egoitzak eta adinekoen egoitzak.
- Osasuna eta Konsumoa
Era berean, era honetako alkarteei buruzko datuak be jasoten dira agirian:
- Lan-alkarte ekonomikoak
- Esku-hartze sozialeko alkarteak
- Aisialdiko alkarteak
- Alkarte soziokulturalak
- Auzo-alkarteak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!