Euskal Selekzinoaren partidua, gaur

Bizkaie! 2020-11-16 13:21   Kirola

Costa Ricaren kontra lehiatuko da, 20:45etatik aurrera, Eibarreko Ipurua futbol-zelaian.

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondo norgehiagokan egongo da. Selekzino biak 2020ko FIFAren azken leihoaren barrenean ibiliko dira. Costa Ricako taldeak Euskadi bisitau gura izan dau, aurretik Austrian Qatar-en kontra olgau eta partidua banako bardinketeagaz amaitu ostean.

Egoera epidemiologikoaren eraginez, partidua ikusle barik jokatuko da, baina Jon Redondok adierazo dauanez, zaletuen babes barik jokatu behar izango bada be, Euskal Selekzinoak nazinoarteko beste selekzioakaz lehiatzen jarraitzen dau eta hori nabarmendu behar dogu. FIFA egutegiaren barruan, goi-mailako selekzino bat hartuko dogu Ipuruan, eta horrek sarri nahiz normalidadez lehiatzen jarraitzeko apustua sendotu egiten dau. Redondok gehitu dauanez, Euskal Selekzinoaren ofizialtasunari begira, benetan inportantea da FIFA egutegiaren barruan olgetea; izan be, epe edo leiho hori da gainontzeko selekzinoek be nazinoartean lehiatzeko ibilten dabena. Nazinoarteko egutegi horretan presentzia izateak ikusgarritasuna emoten deutso Euskal Selekzinoari.

Gizonezkoen Euskal Selekzinoak FIFA egutegian jokatuko dauan hirugarren partidua izango da gaurkoa, 2018. urtean Venezuelaren kontrakoa eta, urtebete aurrerago, Panamaren aurkakoa jokatu ostean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu