'La Nuit', film onena 2020ko Zinetika Jaialdian

Bizkaie! 2020-11-13 09:07   Zinemea

Antolatzaileen balantzea oso positiboa izan da.

'La Nuit' (Naïs Graziani. 7 min. 57 s. 2018) | Ikusi handiago | Argazki originala



Palmaresa iragarrita, amaierea emon jako 2020ko Zinetika Jaialdiari, erakundeek pandemiari aurre egiteko hartutako neurriek baldintzatuta: edukierea murriztu da, ordutegiak aurreratu eta birtualtasuna indartzeko apustua egin da. Osasun-krisiak eragindako muga horreek aintzat hartuta, jaialdiaren antolatzaileen balantzea oso positiboa izan da, publikoak oso ondo erantzun deutsee Zinetikaren jarduerei. Holan, honako jarduerek ezarrita zituen plazak bete egin dira: Bizimuina masterclassa, bai Tabakaleran, bai Baluarten; Emozinoak beste eskala batean filmetea masterclassa, Michéle Anne Dey Mey eta Jaco Dormaellasen egileena, Baluarten; zinema proiekzinoak Donostian eta Iruñan; edo Becky Siegelek emondako lantegia Baluarten.

Jaialdiak Biopiracy performancearen kalidadea be azpimarratu dau, izan be, jarduera horregaz zarratu zan V. edizinoa; horren bidez, Zinetikak jaialdi honen alde egiten duaen diziplina anitzeko izakerea nabarmentzen da.

Antolatzaileek Jaialdien topaketearen esperientzia ona nabarmendu dabe; topaketea urriaren 24an izan zan Tabakalerako Kutxa Kultur gunean eta zazpi lehiaketa izan ziran bertan.

Horrezaz gan, Zinetikak Jantzagunearen eta Nicdo-ren koprodukzinoak autortu ditu, horreen lana ezinbestekoa izan da edizino berezi hau egin ahal izateko. Era berean, eskerrak emon gura deutsee Baluarte eta BilbaoArte egoitzei eta lankidetzei (LABO XL2 Jaialdia, Kresala zinekluba), upealakoa izan baita horreen laguntzea jaialdia egiteko, kulturearen aldeko apustua egitea hain garrantzitsua dan momentu honetan.


Ondokoa da V. Zinetika Jaialdiaren palmaresa:

La Nuit (Naïs Graziani. 7 min. 57 s. 2018) film labur frantziarrak jaso dau Zinetika 2020 edizinoko film onenaren saria (500 €).

• Zinetika 2020ko zuzendari onenaren saria (500 €) Ryan Renshaw zuzendari australiarrak jaso dau, Bubblegum filmagaitik (3 min. 2019).

• Epaimahaiak aitamen berezia emon deutso Pipo & Blind Love lan frantziarrari (Hugo Le Gourrierec. 13 min. 16 s. 2019).

Saritutako filmak Zinetikaren Sail Ofizialekoak dira eta jaialdia egin dan hiru urietan emon dira: Iruñan, Donostian eta Bilbon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu